2010/11/17

Nola partekatu Windows birtual bat ekipo bateko erabiltzaileen artean

Windowsa Ubuntun  birtualizatzeko VirtualBox OSE aplikazioa erabili nuen eta ongi dabil. Kontua da programa ekipoko erabiltzaile guztientzat instalatzen bada ere instalatutako sistema birtualak erabiltzaile bakoitzak instalatu behar dituela, alegia nik Windows birtuala dut baina ekipoko beste erabiltzaileek VirtualBox badute baina ez dute sistema birtuala. Ekipoko beste erabiltzaileek sistema birtual hori erabiltzeko instalatu duen erabiltzaileak esportatu behar du eta besteek inportatu behar dute. Ikus dezagun nola egiten den:

Demagun A erabiltzaileak instalatu duela Windows birtualak eta B erabiltzaileak sistema horren kopia bat erabili nahi duela. A erabiltzaileak VirtualBoxen sartu eta makina birtuala piztu barik Fitxategia > Export Appliance... egin behar du.

Fitxategia erabiltzailearen Publikoa karpetan gordeko dugu. Ondoren sortzen Publikoa karpetan sortzen diren hiru fitxategiei baimenak aldatu eta irakurtzeko soilik jarriko diegu.


A erebiltzailearen saioa itxi eta B erabiltzaileak saioa irekiko du. VirtualBox ireki eta Fitxategia > Import Appliance... egin behar du. Arakatzailearekin joango gara A erabiltzailearen Publikoa karpetara: /home/Aerabiltzailea/Publikoa eta bertan makina birtualaren fitxategia hautatu eta inportatuko dugu. B erabiltzaileari makinen zerrendan agertuko zaio. Hauta, abiarazi eta irriparra egin.

Beste aukera bat da makina berdina erabili beharrean makina bera erabiltzea. Horretarako B erabiltzaileak Berria egingo du eta galdetzen duenean disko berria edo zaharra, bigarrena hautatuko du eta zehaztuko du bere kokalekua dela /home/Aerabiltzailea/.virtualbox/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina