2014/02/24
Badirudi 2014ean egonkortu direla nabigatzaileen erabilera-proportzioak
Badirudi Europan interneteko nabigatzaileen erabilera-proportzioak azken hiru hilabeteetan egonkortzera jo dutela, mugikorren erabilera kontuan izan gabe. Hala, lau urtetan Internet Explorer (IE), Firefox eta Operaren erabilera txikituz eta Chrome eta Safarirena handituz joan bada ere ematen du erabilera proportzioak egonkortu direla: Chrome %40 inguruan, Firefox %26an, IE %18an, Safari %10ean eta Opera %3an.
Iturria: StarCounter
2014/02/17
"Linux: instalazioa eta mantenua ikastetxean" ikastaroa Donostian
2014ko otsailaren 27 eta martxoaren 6an Donostiako Antigua-Luberri institutuan
ikastetxeetan GNU/Linux instalatu eta mantentzeko arrazoiak, baliabideak,
irizpideak eta estrategiak aurkeztuko dituen ikastaroa izango da.
Hona bere ezaugarriak:
HELBURUA
Zazpi orduko aurrez aurreko ikastaro honen helburua hainbat ikastetxetan* egin
den Linuxen ezarpenean oinarri hartuta, beste ikastetxeentzako erreferentziak ematea.
*Donostiako Antigua-Luberri eta Lauaizeta BHI eta Irungo Toki Alai BHI.
NORENTZAT
Ikastetxeetako IKT edo Premia arduradunentzat (edo ardura horietan lagundu nahi dutenentzat).
EDUKIAK
1. saioa
Alexander Gabilondo (Antigua-Luberri BHIko Premia)
DATAK: Otsailak 27 eta martxoaren 6a (ostegunak)
ORDUTEGIA: 16:00-19:30
TOKIA: Donostiako Antigua-Luberri BHI (Informatika 3 gela). Xalbador bertsolaria, 9.
PLAZAK: 12
IZEN EMATEA: mezua bidali irakasleari (a.gabilondo@antigua-luberri.net) bertan azalduta ikastetxea, ardura eta Linux ezagutzen duzun.

- Zertarako Linux. Software librearen abantailak.
- Ubuntu: Mahaigaina, fitxategien arakatzailea, aplikazio nagusiak eta formatuen afera.
- Linux-ekipoak Windowsen Active Directoryn integratu eta Irakasleak, Ikasleak eta karpeta pertsonalak mapeatu.
- Distribuzio propioa prestatu eta instalatu.
- Ataza administratiboak: programen instalazioa, wifia eta inprimagailuen ezarpena, IPak finkatu, Terminal Server...
- Arbel digitala: Smarten kalibrazioa, Open-Sankoré.
- Juniper.
- Laguntza teknikoa.
- Instalazioen erritmoak eta irizpideak.
- Intraneta Linuxen.
Alexander Gabilondo (Antigua-Luberri BHIko Premia)
DATAK: Otsailak 27 eta martxoaren 6a (ostegunak)
ORDUTEGIA: 16:00-19:30
TOKIA: Donostiako Antigua-Luberri BHI (Informatika 3 gela). Xalbador bertsolaria, 9.
PLAZAK: 12
IZEN EMATEA: mezua bidali irakasleari (a.gabilondo@antigua-luberri.net) bertan azalduta ikastetxea, ardura eta Linux ezagutzen duzun.
2014/02/16
Ubuntu gai iluna eta urdina
Ordenagailuaren pantailaren aurrean ordu asko ematen dugunontzat pantailaren ezarpenak, inguruko argitasuna, jarrera... inportanteak dira.
Ni gehien bat iluntzean ibiltzen naiz ordenagailuan eta pantailaren argitasunak nekagarria egiten zait. Horregatik etxean gai ilunak ditut gogoko (blog hau horren adibide garbia da).
Zentzu horretan gaur MediterraneanDark gaia eta berarekin ondo datorren Myelementary ikonoak aurkeztuko dizuet.
Gai ilunek ikusmen polaritate negatiboa erabiltzen dute eta fotoi gutxiago jaurtitzen dutenez ikusmenean neke gutxiago sortzen omen dute. Gai eztabaidatsua da baina niri hala iruditzen zait. Bestetik Myelementary ikonoek lasaigarria omen den kolore urdina erabiltzen dute. Hona hemen ohiko aplikazio batzuk nola ikusten diren gai ilunarekin:
![]() |
| Thunderbird |
![]() |
| LibreOffice Writter Draft gaiarekin |
![]() |
| MuseScore |
![]() |
| OpenShots |
Ikusmen arrazoiengatik edo estetika hutsarengatik Ubuntun instalatu nahi baduzu hona hemen nola egin dezakezu:
1- Deskargak eta instalazioak.
Lehenik eta behin gaia eta ikonoak eta berauek ezartzeko aplikazioa deskargatu eta instalatuko ditugu. Horretarako terminalean honako agindu hauek hurrenez hurren exekutatuko ditugu.
sudo add-apt-repository ppa:noobslab/themes
|
sudo add-apt-repository ppa:noobslab/icons
sudo add-apt-repositoty ppa:tualatrix/ppa sudo apt-get update |
sudo apt-get install mediterranean-theme myelementary ubuntu-tweak
|
2- Ezarpenak.
Gaia eta ikonoak ezartzeko egingo dugu klik paneleko eskuin izkinako ezarpenen botoian eta > Sistemaren ezarpenak... > Ubuntu Tweak > Tweaks > Themes eta bertan Gtk theme atalean MediterraneanDark aukeratuko dugu (probatzen ahal dituzu Meditarrean-en beste gaiak) eta toke urdina emateko Icon Theme atalean myelementary ikonoak hautatuko ditugu. Leihoaren gaian (Window theme) MediterraneanDark edo bestelako gai iluna jar dezakegu.
Probatu ondoren gustatzen ez bazaizu -edo nekagarria egiten bazaizu- ohiko Ambiance gaira eta Ubuntu-mono ikonora bueltatzen ahal zara Ubuntu Tweak-en.
|
2014/02/11
TTL portatilen wifia Ubuntu 12.04ean
Eusko Jaurlaritzak hornitutako TTL portatiletan dagoeneko sostengurik ez duen Ubuntu 13.04 bertsioa jarri dute (ezjakintasuna? asmo txarra?). Ondo ibiltzeko Ubuntu 12.04 bertsioa instalatzea komeni da baina 13.04 bertsioaren kernelarekin ondo dabilen wifiari 12.04ean kontrolatzailea instalatu behar zaio ibili dadin.
Horrela instala dezakegu realtek-rtl8723 wifiaren kontrolatzailea:
1- Kontrolatzailea deskargatu.
2- Fitxategian klik bikoitza eginda deskonprimitu karpeta nagusira.
3- Konpilatuko dugu terminalean hurrenez hurren hiru agindu hauek exekutatuta:
cd rtl_92ce_92se_92de_8723ae_linux_mac80211_0006.0514.2012
make
sudo make install
4- Ekipoa berrabiarazi.
Zenbati ekipotan egin behar baduzu komeni zaizu Remastersys-en bidez distribuzio berria prestatzea.
Software libre eta Linux-en gaineko zerbitzu teknikoa eta formakuntza ematen duen GISA Elkartearen laguntzaz egina.
Eguneratzea (2014/4/8)

- Linux-aren kernela 3.11 bada wifia ezagutzen du eta instalazioa ez da egin behar -ez nago seguru zein bertsiotik aurrera ezaguntzen duen-.
2014/01/28
Nola konpondu seguritate-errorea Oracle Java 7-n
Javaren segurtasun akatsak sistema eragile eta interneteko nabigatzaileen garatzaileei buruko min handiak ematen omen dizkie eta gogor jarri dira Oraclerekin eta Oracle Java erabiltzen duten garatzaileekin. Segurtasun egiaztagiria eskuratzen ez duten aplikazioak ez dute funtzionatzen Oracle Java-ren gaur egungo azken bertsioarekin (7u51).
Hori gertatzen da matematika eta fisikako appletekin, jclic, geogebrako web-ekin...
Hau da azaltzen den pantaila:
Aplikazioek segurtasun-egiaztagiria eskuratu bitartean Oraclek proposatzen duen behin-behineko irtenbidea hau da:
1- Kopiatu exekutatu nahi duzun java-appletaren web orriaren helbide orokorra. Esate baterako Manuel Sadaren Matematika interaktiboen kasuan:
2- Ubunturen menu orokorrean Aplikazoak > Sistemaren tresnak > Hobespenak > Oracle Java 7 Plugin Control Panel-ean Security fitxa ireki eta Edit Site List.. klikatuko dugu. Bertan guretzat fidagarriak diren helbideak jarriko ditugu; horretarako Add egin eta agertzen den lehiatilan kopiatu dugun helbidea itsatsi Ctrl+V eginez:
OK klikatu onartzeko eta hemendik aurrera ekipo horretan zuk web orri horren java-appletak erabili ahal izango dituzu ohartarazpen guztiak onartu ondoren. Hori erabiltzaile bakoitzak behar dituen ekipo guztietan eta Oracle Java erabiltzen duten orri guztiekin egin beharko du.
Horrelako toki asko erabiltzen badituzu beste aukera bat izan daiteke Java-ren segurtasun maila jaistea. Horretarako lehen aipatutako Security fitxan gomendatutako segurtasun maila altutik (hight) tartekora (medium) pasa behar duzu

2013/12/25
Sound Juicer zure musika CDtik erauzteko
Erosi duzun diskoa, ordenagailuan edo telefonoan edo mp3-erreproduzigailuan entzun nahi baduzu diskoaren kantak erauzi edo ripeatu behar dituzu. Hori egiteko Linuxen ezagutzen dudan aplikaziorik interesgarriena Sound Juicer CD Ripper da.
Oso erraz funtzionatzen du. Behin aplikazioa abiatu ondoren CDa unitatean sartu eta detektatzen du. MusicBrainz datu-basera jotzen du tituluak deskargatzeko. Datu-base honetan datuok ez badaude diskoaren titulua, artista eta kanten tituluak eskuz sartu beharko ditugu.
Erauzketa hasi aurretik nola eta zein formatuan erauzi behar duen zehatz dezakezu hobespenetan:
Batez ere garrantzitsua irteerako formatua da. Kontuan izan formaturik hoberena ez bada ere MPEG Layer 3 Audio, alegia mp3 formatua, hautatu beharko duzula mp3 erreproduzigailuan entzun nahi baduzu zeren eta gailu horiek ez ohi dute bestelako formaturik onartzen.
Erauzteko esan eta gero gailura pasa.
Aplikazioa instalatzeko Ubuntun software-zentrotik egin dezakegu eta Debianen oinarritutako distribuzioetan terminalean honako hau itsatsi eta exekutatuta:
sudo apt-get install sound-juicer
Aplikazioa euskaraz dabil, laguntza eta guzti, Mikel Olasagasti eta Iñaki Murgoitio librezaleei esker.
Beste aplikazio interesgarriak Linuxerako
Software bilduma
2013/12/23
2014 egutegia
2013 badoa eta 2014 bertan dago. Egutegi honetan egunaren zenbakiaren ondoan tokia duzu gogoan hartzekoak edo oharrak idazteko.
LibreOfficeren kalkulu orriaz egina, gura baduzu hemendik
Lehenengo orrian urte osoa agertzen da:
LibreOfficeren kalkulu orriaz egina, gura baduzu hemendik
eta gainerako orrietan hamabi hilabeterenak:
2013/12/20
Munduko haizeak era ikusgarrian
Lurraren errotazioak, kontinenteen presentziak eta ekuatorea eta poloen arteko tenperatura diferentziak sortzen dituzten munduko haizeak, behe presioko guneak -goi-hemisferioan erlojuaren kontrako norabidean- eta goi presioko guneak edo antizikloiak era ikusgarrian behatzeko aukera ematen dute https://www.windy.com eta https://earth.nullschool.net/ web-orriek. Denboran atzera-aurrera eta tenperatura eta prezipitazioei buruzko informazioa ere ematen dute.
Irudiak Windguruk euskaraz ematen dituen kosta aldeko datuekin konpara ditzakegu.
edo era eskematikoan ikusi sat24.com orriak eskaintzen dituen haizeen, hodeitzaren, tenperaturaren, euriaren arteko harremana ikusteko.

2013/12/15
Viking 1.5 euskaraz
Viking Linux, Windows eta Mac OS X sistemarako GPS datuak ikusi eta editatzeko mahaigaineko aplikazio librea. Interesgarria OpenStreetMaps.org eta OpenCycleMap.org mapak erabiltzen dituelako. Arrastoak, ibilbideak eta bide-puntuak inportatu, editatu eta esportatu egiten ditu.
Nola funtzionatzen duen ikasi nahi baduzu tutorial ireki bat duzu hemen: https://sites.google.com/view/viking-euskaraz/
1.5 bertsio berrian euskara hizkuntza sartu dute.
Viking Windows-en instalatzeko http://sourceforge.net/projects/viking/ orritik deskarga dezakezu. Debian, Ubuntu eta deribatuetan terminala ireki (Ctrl+Alt+t) eta hurrengo agindua itsatsi eta exekutatu:
sudo apt-get install viking
2013/12/09
Ubuntu: nola konfiguratu BigKeys LX teklatua
Psikomotrizitate arazoak dituzten hainbat ikaslerekin erabiltzen den BigKeys LX teklatua Linuxen USBra konektatu eta badabil baina Alt-Gr teklarik ez duenez hainbat karaktere grafiko, tartean @ a-bildua, egiteko teklatuaren ezarpenetan aldaketa bat egin behar da.
Sistemaren ezarpenak > Teklatuaren diseinua > Diseinuak > Aukerak > Key to choose 3rd level > Left Alt aktibatu, alegia 3. mailako tekla, teklatu arruntetan Alt+Gr dena ezkerraldeko Alt teklarekin funtziona dezala.
Hori eginda a-bildua egiteko Alt+2 egingo dugu.
Probatu dezakezu beste tekla numerikoak ikusteko zein karaktere egikaritzen diren ALT zapalduta.
2013/12/07
Calibre: nola deskargatu berriak eta blogen mezuak zure liburu elektronikora
Etxean egunkaria jasotzerik ez baduzu edo etxeko norbaitek eramaten badu ondoko bideo-tutorialean ikus dezakezu Berria-ren albisteak (edo beste egunkari batekoak) eta blogetako eguneko mezuak nola deskargatu eta liburu elektronikora pasa bertatik irakurtzeko.
1. zatia: Calibre erabiliaz albisteak eta blogetako mezuak nola eskuratu.
Programaketa behin bakarrik egiten da eta goizero egin behar duguna da programatutakoa deskargatu.
2. zatia: sortutako fitxategia liburu elektronikora pasatzen.
Calibrek Linux, Windows zein OS X bertsioak ditu deskargatzeko. Ubuntun instalatzeko aski dugu software-zentrotik deskargatzea edo terminal batean hau itsastea:
sudo apt-get install calibre

2013/12/02
Linux: nola lotu irudiak terminalen bidez
Irudiak terminalaren bidez elkartu edo lotzeko convert agindua erabiliko dugu. Convert bit-mapa irudiak manipulatzeko Image Magick paketearen partea da.
Hona hemen abiapuntuko bi irudiak
Bata bestearen alboan jartzeko terminalean irudiak dauden karpetara joan eta idatziko dugu:
convert +append sagarra.png madaria.png frutak.png
Hau da emaitza:
Bata bestearen gainean jartzeko terminalean idatziko dugu:
convert -append sagarra.png madaria.png frutak.png
Hau da emaitza:
Convert aginduak askoz aukera gehiago ematen ditu. Aztertu nahi baduzu
terminalean jarri:
man convert
Irudiak openclipart.org web-orritik hartu ditut. Sagarra Chrisek eta madaria Raulek egin du.
Hona hemen abiapuntuko bi irudiak
![]() |
| sagarra.png |
![]() |
| madaria.png |
Bata bestearen alboan jartzeko terminalean irudiak dauden karpetara joan eta idatziko dugu:
convert +append sagarra.png madaria.png frutak.png
Hau da emaitza:
![]() |
| frutak.png |
convert -append sagarra.png madaria.png frutak.png
Hau da emaitza:
![]() |
| frutak.png |
terminalean jarri:
man convert
Irudiak openclipart.org web-orritik hartu ditut. Sagarra Chrisek eta madaria Raulek egin du.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)