2009/03/19

Addictive Typing Lessons: mekanografia ikasteko firefox gehigarria.

Firefox nabigatzailea egunez egun sistema eragile baten antza gehiago dauka. Zenbat gauza egin daitezke nabigatzailetik bertatik!

Oraingoan mekanografia ariketak egiteko gehigarri bat aurkeztu nahi dut, Addictive Typing Lessons hain zuzen ere. Gehigarria instalatzeko egin klik hemen, "gehitu Firefoxera" klikatu eta bukatu instalatzen. Firefox berrarabiaztean status barran -beheko barran alegia - teklatutxo bat azaltzen da eta bertan klikatuta irekitzen da aplikazioa.



Ezarpenak moldatu:

Beheko aldean CPM markatu minutuko karaktereak neur ditzan -minutuko hitzen ordez-.
Interfazearen kolorea ere alda daiteke -Color botoian-.
Goiko aldean teklen erreferentzia agertzen da; nahi izanez gero ondoko botoiaren bidez izkuta daiteke. Teklatu ingelesaren partez espainiarra ikusteko: Design lessons > edit the key display > Hurrengoa eta bertan "ñ" eta "-" paratu bere lekuan(";" eta "?"ren tokian hurrenez hurren).



Euskarazko ikasgaiak eta trebatze-ariketak

Atzamar guztiekin eta begiratu gabe idazten ikasteko programak baditu 26 ikasgai ingelesez. Ikasgaiak euskaraz landu nahi badituzu eta praktikatzeko testuak nahi badituzu ondoren azalduko dizut nola jaitsi ikasgaiok eta nola instalatu.


Testuak eta ikasgaiak instalatzeko aurrena jaitsi chrome.zip fitxategia eta mahaigainean edo nahi duzun tokian deskonprimi ezazu. Ondoren kopiatu Chrome karpeta eta itsatsi karpeta honetan:

  • Windows XP: C:/documents and settings/[zure erabiltzaile karpeta]/Datos de programa/Mozilla/Firefox/profiles/izen arraroa duen profilaren karpeta/
(erne windowseroak: Datos de programa karpeta ezkutua egoten da eta idatzi beharko duzue helbidean bere edukia ikusteko)
  • Windows Vista: c:/Users/[zure erabiltzaile karpeta]/Appdata/Roaming/Mozilla/Firefox/Profiles/[izen arraroa duen profilaren karpeta]
  • Linux: home/[ zure erabiltzaile karpeta]/.mozilla/firefox/izen arraroa duen zure profilaren karpeta/
(erne linuxeroak: mozilla karpeta puntu bat du aurretik, beraz, ezkutuan dago eta idatzi beharko duzue helbidea karpeta ez baita ikusten)
  • MacOS sisteman ere badabil baina ez dakit non kokatu behar den.

Hori dena egiteko kemena izan baduzu, Firefox berrabiarazi, Addictive klika, eskuak igurtzi, nahi duzun testua edo ikasgai hauta eta ekin lanari.


1 iruzkin:

  1. Thank you for shared information

    Regarding typing test,
    In the 1980’s typing speed was one of the criteria to get jobs anywhere.
    But slowly this trend stopped and typing speed was not important to most of the employers.
    This is the reason why typing tests, which were once very popular suddenly, vanished from the scene.
    However recently we see a growing shift in the attitude of the employers

    ErantzunEzabatu