euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/03/31

Euskalbarren hiztegiak agerian jartzen

Firefoxen menua helbide-barraren eskuin aldera murriztea ideia ona izan zen, erabili behar dituzun aukera guztiak pertsonalizatu daitezke menu horretan. Guztiak? Ez. Euskalbarraren Hiztegiak elementua menu barrarekin batera katakonbetara joaten da. Gaur, ordea, deskubritu dut menua agerira atera daitekeela behin behinean Alt tekla sakatuta.


Eta menuarekin batera Euskalbarraren Hiztegiak-en aukera guztiak:


Menuan, Tresnak eta Laguntzaren artean Hiztegiak elementua agertzen ez bada Euskalbarren ezarpenetan markatu behar duzu Hiztegiak erakusteko.


Euskalbar gehigarria ezagutzen ez baduzu berandu zabiltza hemen klikatzen.

2016/03/23

Irakurle digitala

Aholaben ahots sintesian oinarriturik Elhuyar-ek testuak irakurtzen dituen bi plugin garatu ditu Berritzegune Nagusiarentzat: bat Firefoxentzat eta bestea LibreOffice Writer-entzat. Biak erabili daitezke Linux, Mac zein Windows sistema duten ordenagailuetan -mugikor eta tabletetan ez-. Irisgarritasunari begira urrats handi bat, dudarik gabe.

Hauen helburua da ordenagailuan azaltzen eta prozesatzen diren ahalik eta testu gehienak irakurtzea.



Zer dira:

Firefox nabigatzailearentzat eta LibreOffice Writer testu prozesadorearentzat gehigarri edo hedapen bana dira.  Hain zuzen testua esaldiz esaldi hartu Elhuyarren zerbitzari batera bidali eta horrek, ahots sintesiaren  bidez sortutako audio fitxategia jaso eta erreproduzitzen dute. Horrela izanik, internetera konektatuta egon behar gara irakurleak bere lana egin dezan. Ahots sintesiaren teknologia TTS edo Text To Speech izenez ezagutzen da.

Norentzat:

Irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat, hala nola itsuak, gutxi ikusten dutenak, dislexikoak, gidariak...

Zer irakurtzen dute:

Firefoxen gehigarriak irakurtzen ditu, besteak beste:
  • web orriak, htlm formatuko dokumentuak alegia.
  • pdf dokumentuak (haren bidez irekita, noski)
LibreOffice Writer-en gehigarriak irakurtzen ditu, odt, doc, docx, rtf... eta beste hainbat testu formatu.

Liburu elektronikoak irakurtzeko hainbat aukera daude: bat da epub (edo dena delako) formatua duen fitxategia deskonprimatzea eta barruko html-ak Firefoxen bidez irakurtzea; beste aukera bat da  https://cloudconvert.com moduko web baten bidez epub fitxategia txt edo pdf formatura bihurtzea.
    Firefox eta LibreOffice software libreko aplikazioak dira, doakoak, eta Linux, Windows eta Mac OSen funtzionatzen dutenez hiru sistemetan erabil daiteke.

    Nola deskargatzen dira:

    Formulario honen bidez konpromisorik gabe eskatu eta postaz bidaliko dizkizute doan.


    Nola instalatzen dira:

    Bi fitxategi dira, bata xpi formatua duena Firefoxekin irekitzeko eta bestea, oxt formatua duena, LibreOfficerekin (niri 4. bertsioarekin ez dit funtzionatu, 5.rekin, ordea, bai). Zuzenean instalatzen ez badira begiratu web honetako pdf dokumentuan edo bideo-tutorialetan Joxik azaltzen dituen instalazio alternatiboak.

    Firefoxen kontuan eduki behar dugu Irakurle digitala barra bat dela eta instalatu ondoren Firefoxi agindu behar diogula barra hori erakusteko. Horretarako helbide barraren ezker muturrean dagoen menura sartu (1) eta -ikusi beheko irudia- Pertsonalizatu sakatuko dugu (2), ondoren ikusteko barrak (3) eta EusTTS aukeratuko dugu (4).




    Nola erabiltzen dira:

    Hona hemen adibide bat LibreOfficen:





    Azpiko irudian Firefoxen duen itxura:




    Eskerrik asko proiektu honetan parte hartu dutenei, bereziki Antigua-Luberri institutuko Maite Montero irakasleari ideia izan eta, temati, lortzeko bidea jarri duelako eta Elhuyarreko Igor Leturiari bere lana eta laguntzagatik.

    Elhuyar-eko Saroi Jauregik Info7 irratian irakurle digitalaren berri eman du (entzun).
    Beste gehigarri interesgarriak Firefoxentzat.
    Beste gehigarri interesgarriak LibreOfficerentzat.

    2015/12/15

    Code.org euskaraz

    Haurrak eta gazteak programatzen ikastea da code.org webgunearen helburua. Babesle boteretsu -Google eta Microsoft besteak beste- dituen proiektua orain euskaraz disfruta daiteke.

    Teknikoki bikaina eta pedagogi ikuspuntutik oso landua. Bere helburua da era ludiko eta autonomo batean haur, ume eta gazteek programazioaren oinarrizko algoritmoak bereganatzea.
    Programazio hizkuntza erabili beharrean Scratch-ek ezagutarazi dituen eta elkarri atrakatzen edo lotzen diren piezen sistema erabiltzen du. Komandoak, aldagaiak eta abar piezen bidez definitu eta kateatzen dira.

    Aipatuaz gain ezaugarriak nagusiak hauek dira:

    • 4,6,8 eta 10 urtetik gorako ikasleentzako 20na orduko ikastaroak.
    • ikastaroek joko-ariketak, bideo azalpenak, ariketa artistikoak... dituzte.
    • area librea formak eta web-jolasak diseinatzeko.
    Eskerrik asko proiektu hau euskaratzen lagundu duzuen guztioi, besteak beste azaroaren 7an UEUk eta EHUak antolatuta Donostian ospatu den code.org euskaratzek maratoian parte hartu duzuenoi.

    2015/11/10

    Xuxen 5 kalean da.

    Xuxen euskararen zuzentzaile ortografikoak bertsio berria estreinatu du, bosgarrena.



    Bertsio honek Hiztegi batuko eta Elhuyar hiztegiko azken aldaketak jasotzen ditu.

    Linuxen deskarga eta instala daitezke:
    Behin deskargatuta instalazioa automatiko egiten da.

    Zuzentzaile lexiko-gramatika badu baina bakarrik dabil Microsoft Officen.
    Informazio gehiago eta beste sistementzako deskargak Xuxenen web orrian.

    2015/03/27

    Nola deskargatu EITB Nahieran orriko bideoak: youtube-dl

    Eguneratzea 2015/07/22an: Badirudi aste batzuk direla aplikazio hau ez dabilela.

    EITB Nahieran zerbitzuko bideoak deskargatzeko aski dugu youtube-dl aplikazioa instalatzea. Youtube-dl tresna sinplea da Youtube, Vimeo, Dailymolition edo edozein bideo ostatuko bideoak jaisteko.  Ubuntu edo Debianen beste deribatuetan instalatzeko ireki terminala (Ctrl+Alt+t) eta honako agindua itsatsi:

    sudo apt-get install youtube-dl

    Bideoa jaisteko EITB Nahieran orrira joan eta ireki deskargatu nahi duzun bideoa, kopiatu orriaren URL edo helbidea, terminalean idatzi youtube-dl, tartea, itsatsi orriaren URLa eta Sartu sakatu.


    Bideoa karpeta nagusian deskargatzen da.

    Windowserako youtube-dl-ren orrira joan eta deskargatu.



    2014/12/27

    Zuzentzaile ortografikoa Blogger-en

    Blogger, Google-ek blogak editatzeko eskaintzen duen aplikazioa aspalditxo dago euskaraz (ikusi). Gaur ikusiko duguna nola erabili euskarazko edo hainbat hizkuntzetako zuzentzaile ortografikoa.

    Oso erraz, mezu bat editatzen ari garela testuaren edozein tokitan eskuin klik egin eta zabaltzen den goitik beherako menuan zuzentzaile ortografikoa aktibatuko dugu desaktibatuta badago eta bertan erabiltzen ari garen hizkuntza aukeratu.

     

     Hortik aurrera ulertzen ez dituen hitzak gorriz azpimarratuko dizkigu eta markatutako hitzaren gainean eskuin klik eginez hura ordezteko aukeraz eskainiko dizkigu.





    2014/12/17

    Euskarazko IKTak mintegiaren kronika




    Gaur Bilbon Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako Euskarazko IKTak izeneko mintegia ozpatu da. Hona hemen haren kronika txikia.


    Patxi Baztarrikak Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hasiera
    eman dio mintegiari honako leloarekin: bizi iraupena bermatuta bizi indarra behar du eta hori IKTek eman diezaiokete. Bere hitzaldiaren aipu batzuk dira hauek: IKTak ez dira aukera kontua ezinbesteko alorra baizik. Internetek garaian ezer ez da berdin eta erantzun berriak behar dira. Hizkuntza bat bizirauteko berritu eta alor guztietara zabaldu behar da (ikasi, informatu, lan egin, dibertitu, komunikatu...) eta, batez ere, gazteen artean zabaldu behar da. Testu inguru eleanitz eta digital horretan euskarak bere tokia bilatu behar du. Euskarak azken urteetan aurrerapausuak egin ditu,  alor digitalean ere bai, besteak beste, komunitate dinamiko bati ezker: Wikipedia errankinean 25.a da, Twitter-en 33.a, itzultzaile automatikoak, itzulpen memoriak, euskara ikasteko baliabideak, hiztegiak, zuzentzaile automatiko, pakete ofimatikoak... eta egiteko handiak daude: eskoletan ordenagailuak eta gailu mugikorren erabileran euskararen erabilera sustatu behar da. EJ euskara webgunea, IKT deialdia... Tresnak badaude, haien erabilera sustatu behar da. Euskararen Aholku Batzordeak duela bi aste IKT batzordea sortu du berrikuntzen jarraipena egiteko, beharrak identifikatu, edukien sormena bultzatu, gazteen erabilera, ikusentzunezko alorra bultzatu. .eus domeinuak euskara ikusgarriago egiteko tresna bezala sustatzea. Maite GoƱik du sortu berri den batzordea koordinatzeko ardura.
    Gaurko mintegi hau urtero egiteko asmoa dago.




    Google-n partetik Luis Colladok (Spain & Portugal Strategic Partner Dev.
    Manager, lcollado@google.com) bere enpresan hizkuntzei zer garrantzia ematen dien azaldu du. Garai batean herriko plazan egiten zirenak: informazioa jaso, erosi, lagunekin komunikatu...egun interneten egiten da. Hizkuntza batek interneten hiru euskarri behar ditu: erabiltzaileak, tresnak eta edukiak. Euskarazko eduki gutxi daude; Youtube euskaraz dago baina euskarazko bideo oso gutxi daude. Erakunde publikoen,  enpresa, unibertsitateak, sortzaileak erantzukizuna dute edukiak sortzen. Hiru ardatz horietan egin behar da aurrera eta Google-k horretan dihardu. Produktuen lokalizazioan bizirik dauden 400 hizkuntzetatik 70 hartzen ditu kontuan, interneteko erabiltzaileen %95a.
    Euskaratu dituen produktuak: bilatzailea, Youtube, Gmail, Gmaps eta toponimia,  Drive, G+, Tranlate. Azken honek ematen die buruko min handiena: 50 hizkuntzetan lan egiten du eta konplexutasun handia du. Google-n ingeniariek lanean daude euskarazko edukietan oinarritua itzultzailearen emaitzak hobetzen. Zenbat eta eduki gehiago egon liburu elektronikoak, pelikulen bikoizketa, appak, albiste-emaileak atzean dagoen adimen artifizialak emaitza hobeak emango ditu. Bestetik Google-k badu  hizkuntzalari talde bat beraientzako lanean itzulpenak eta berrikuspenak egiten. Azkenik garrantzi handia ematen diote erabiltzaillen iruzkin eta iradokizunei.
    Bigarren erronka ahotsaren erabilera: ahots bidezko bilaketa. Berriki ingelesez eta gazteleraz egiten dena euskaraz egin ahal izatea da helburu. Lortuz gero Google Glass eta ahotsez kudeatzen diren gailu berriak euskaraz erabili ahal izango dira.
    Groups, Sites, calendar... egiteko badago.


    Microsoft IbĆ©ricako Erakunde Harremanetarako kudeatzailea den Montserrat Pardok (mpardo@microsoft.com) Bartzelonako euskaldun berriak urtarrilan Windows Phone euskaraz egongo delaren berri eman ondoren bere hitzaldiaren ardatza hau izan da Microsoften produktuak euskaraz daude orain bultzatu behar da horiek erabiltzen.  Kanpainen garrantzia azpimarratu du. Bitxikeri bezala aipatu du ikasten duen euskaltegian aplikazioak gazteleraz daudela. Hizkuntza inmersioa bultzatu behar da. Bi alor nagusi daude euskararentzat: eskola eta enpresa.

    Ondoren Global Trainig programa aipatu du eta  Yasmina Laraudogoitia lankideak Windows8 eta Office 2013 euskarazko bertsioak erakutsi ditu.
    www.microsoft.com/spain/eus/  web orritik deskarga daitezke Windows eta MOffice euskaratzeko paketeak.
    Azkenik Montserratek jendea animatu produktu hauek erabiltzen. Erabiliz gero beraiek enpresari lokalizazioak justifikatzeko bidea errazten da.
    Galderen atalean Patxi Gaztelumendik salatu du Jaurlaritzak lizentzietan xahutzen duen dirutza.


    Zundan enpresako IƱaki LarraƱaga "Dooteo"k urte askoan Hizkuntza Politikarako lan egin du software librea lokalizatzen, tartean EusLinux eta Gnome, OpenOffice euskaratzen UZEIk eta Elhuyarrek egindako lana gainbegiratzeko ardura zuen, haren oinordekoa den LibreOffice-ren laguntza euskaratzeko lanaren garrantzia azpimarratu du. IƱakik bere tartea software librearen produktu aplikazio nagusiak aurkezteko erabili du:
    Bulegotika alorrean aipatutako officeaz gain Lyx, Evince, Scribus, Gnumeric,   Gant diagramak egiteko Planner,  diagramak egiteko Dia, Evolution eta Thunderbird posta bezeroak, Gnome dictionary.
    Interneta atalean: Firefox, Epyfany. Konqueror, Filecilla, Transmission
    Empathy.
    Irudia: Gimp, Inkscape, gThumb, Eog irudi ikustailea, Simple Scan
    Soinua: Rhythmbox, Sound Recorder, Sound Juicer, Audacity
    Bideoa: Totem, VLC, Openshot, Cinelerra
    Tresnak: Gnome-control-center, Seahorse pasahitzen kudeatzailea, Gparted, Synaptic, Gnome-nettool sarearen kudeatzailea, Gnome-system monitor
    Garapena:   Visual Basicen parekoa den Anjuta, Gedit, Gnome-terminal, Devhelp laguntza tresna, hackeatzeko erabili daitekeen Ghex,  itzulpenak egiteko glosategi eta itzulpen memoriak erabiltzen dituen Lokalize
    Beste batzuk: Gcalctool, K3b, Brasero, Nautilus, File-roller, Gvsig, Hamster denbora eta zereginak kudeatzeko, tomboy, gucharmap, orca
    Web plataformak: Opencart, Wordpress, Joomla, Drupal eta ikaskuntzarako Moodle plataforma.



    Grupo i68ko Miren MartĆ­nez  Izaro euskarazko ERPa aurkeztu du etaFagor Automation-eko Joxe Mari LarraƱagak euskaraz maneia daitekeen kontrol numerikoaz. CNC simulatzailea dohan deskarga daiteke.


    Elhuyar Fundazioko Josu Aztiriak (j.aztiria@elhuyar.com) enpresa eta
    erakundeen zerbitzurako IXA taldearekin eta Aholab-ekin batera hizkuntza-teknologian garatutako hainbat tresna aurkeztu ditu: Itzulpen automatikorako Itzulpenflow eta Matxin, eta hizkuntza baliabideetan hiztegi espezifikoak eta corpus automatikoak.
    Guztiontzat eskuragarri dauden Idazlagun,  hainbat hizkuntza tresna eskuragarri jartzen dituen Hizkuna, Xuxen web orain ahotsaren sistesia egiten duena eta aurki  Xuxen gramatikala. Elezkari euskarazko bilatzailea semantiko eleaniztuna (zientzia.net-en proba daitekena),  webean jardaitekena. Dokusare nabigazio semantikoa, sare sozialetako zaintzarako Ireom, ahotsaren sintesia edo testu irakurgailua  Eitb, Berria eta Argiaren web orrietan proba daitekeena. Aplikazio asko  mugikorretarako eta e-bookentzatko egokitu dituzte.



    UZEIko zuzendaria den Imanol Urbietak lexikoa zuzentzeko 26 urtean garatutako produktu nagusiak aurkeztu ditu: berriki aurkeztutako Hobelex analizatzaile lexikala eta salgai dauden Idite zeinak testua sartuta txosten bat ematen du lexikoaren egokitasuna erroreak detektatzeko eta Eulex lexikoia.


    Euskaltzaindiko IƱaki Kareagak hiru kasuren bidez erakundearen webguneko hizkuntza-baliabide batzuk aurkeztu ditu: Izendegia, onomastika, Jagonet kontsulta zerbitzua eta biblioteka digitala.



    HABEko Mikel Dorronsorok azaldu du bere erakundearen lan esparru nagusiak  euskaltegien kudeaketa akademikoa eta egiaztatze probak egitea dela alde batetik eta bestetik ikasteko baliabideak eskaintzea. Horiek  Ikasbil atarian biltzen dira. Erronka moduan ariketak eta pantaila taktiletara egokitzea eta hortan teknologia estandarren aldeko apostua egin dute: html5
    Bestetik Ikasten plataforma dute, autoikaskuntzarako Moodlea, non euskaltegiek eta euskal etxeek ikastaroak jartzen dituzte. 850 ikastaro aktibo. Gehienak, euskaltegienak, pribatuak baina badira  irekiak direnak.
    Lan hauetan HABEK gehien bat software librea erabiltzen du: Liferay, Moodle,  Questionline...


    Xabier Armendariz Wikipedia editoreak (hilabetean euskarazko ehun ekapenetik gora egiten dituzten hamabi lagunetako bat) azaldu digu euskal Wikipediak honez gero 204.865 artikulu dituela eta horrek errankinean 34. postuan kokatzen duela eta artikulu/hiztun errankinean hizkuntza naturalen artean 5.a da.
    Erabiltzen ezezik editatzen animatu du Xabierrek eta hasteko behar den laguntza guztia Wikipediaren orrian bertan dagoela jakinarazi du. Editatzen hasi baino lehen erregistratzea komeni dela adierazi du.


    Berriako Pello Urzelaik estilo liburua eta bere web orriaren berri eman
    du. Bertan euskarazko edukiak sortu nahi duenarentzat ezinbesteko baliabideak eskaintzen dira.


    IVAPeko Edurne Magunagoitiak bere erakundearen webgunea
    aurkeztu du eta bertako tresna nagusiak: Dudanet administrazio hizkeraren zalantza irekita hiritarrei, Idaba itzulpen memorien datu basea, Elet laguntza gramatikala, deklinabidea eta abar.
    Asmoen artean, opendata inguruan, itzulpen memoriak publikatzea dute lehena.


    EJko Justizia Saileko Xabier Balerdik zuzenbideko profesionalentzako
    Auzia euskaraz proiektua azaldu du.


    Hizkuntza Politikako Araceli DĆ­az de Lezana, mintegi honen antolatzailea dena, Euskara webguneko IKT tresnak aurkeztu ditu: online itzultzaile automatikoa, hiztegiak, Euskalterm (android bertsioa duena),
    Euskarazko softwarea atala, Doktorego-tesien corpusa (300dik gora) eta aurreratu du itzulpen memorien banku publikoa prest dagoela eta laster eskuragai jarriko dutela.


    Arratsaldean App eta Sare sozialen txanda izan da eta bertan:

    Elisabeth Pombok Argia taldeko Iametza interaktibokoa hiru app
    aurkeztu ditu (Euskal Herrian ihesi, Juergasmo eta Nora) eta EuskalTV Android gailuetarako euskarazko ikus-entzunezkoen biltoki multimedia: 300 erreportaje, 150 dokumental, elkarrizketak...

    Unai Bilbao Akting Ingeniaritzakoak esan digu bere enpresakeuskarazkok 62 app garatu dituela eta bi aurkeztu digu: Saskia eta Runloc.


    Juan Mari Okinak euskalapps.net webgunea aurkeztu du zeinak 171ka app biltzen dituen, gehienak (161) Androiderako eta appak
    garatzeko eta argitaratzeko laguntza ematen duena.

    Code&Sintaxeko Josu Azpillagak  sare-sozilaletan euskararen presentziaren analisi interesgarria aurkeztu du. Horretarako Twitterren euskal txiolarien jarduna erregistratzen duen Umap eta haren analisi soziologikoa errazten duen UmapSozio aplikazioak erabili duela.


    Ondoren mahai ingurua izan dugu. Bertan Mondragon Unibertsitateko Maite GoƱi, Izenperen zuzendaria den Xabier Arrieta, Euskalteleko marketing zuzendaria den Koldo Unanue eta Araceli Dƭaz de Lezana parte hartu dute. Nekeak eragotzi dit horren laburpena egitea.

    Agurra Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria den Jorge Gimenez egin du azpimarratzen indar handiena admnistrazio publikoa eta

    enpresa pribatuen arteko kolaborazioan egingo dutela Googleko Luis Colladori keinuka eta ordurako alde egina zen Microsofteko Montserrat begiradarekin bilatzen.


    2014/10/16

    Android 5 euskaraz?

    Mugikorra edo talbleta erosteko asmoa baduzu aste batzuk itxarotea komeni zaizu, izan ere Google-k aurkeztu duen Android bertsio berria, Android 5 Lollipop euskaraz etorriko da.


    Googlek aurkeztu du Android berria eta bere Nexus modeloak datozen asteetan eskuragarria izango dute bertsio berritzea. Beste hornitzaileek ere zehazten ari dira zer modelo eta noiz bertsio berritu ahal izango dira.

    Aldaketa anitz omen dakar Lollipop bertsio berria baina dudarik gabe garrantzitsuena da euskaraz etorriko dela.


    Eguneratzeta
    Urrtea pasa dira eta oraindik zain euskaraz jartzeko
    Hona hemen euskara eskaintzen duten marka eta modeloak.

    2014/08/01

    OCR online: Free Online OCR eta Google Drive

    OCR (Optical Character Recognition) karaktereen ezagutza optikoa teknologia irudi eta PDF fitxategietatik testua ezagutu eta eskaintzen duten aplikazioak eta zerbitzuak dira. Haien bidez fotokopia edo liburu orri bat eskaneatuta edo testua hautatzeko aukerarik ematen ez duen PDF dokumentu batetik, esate baterako, testua ateratzeko aukera ematen dute.

    Badira aplikazioak hori egiteko baina Linux-en behintzat ez dira oso onak eta beste sistemetan onak direnak, jeneralean, oso garestiak dira.

    Deus instalatu gabe beste aukera bat da OCR eskaintzen duten web orrietara jotzea. Hona hemen ondo funtzionatzen duten bi:

    Free Online OCR: http://www.onlineocr.net/


    Erregistratu gabe, pdf, jpg, bmp, tiff edo gif formatuko irudia igo, hizkuntza eta irteera formatua aukeratu, captcha idatzi, sakatu konbertitzeko eta ondoren testua kopiatu eta nahi duzun tokian itsatsi. Hizkuntzen artean euskara eskaintzen du (basque) eta oso ondo ezagutzen du testua, nahiz eta zutabeetan edo taula batean egon edo irudien artean. Dokumentua orri bat baino gehiago badu erregistratu behar da denak errekonozitzeko.
    Interfazea ingelesez dago baina oso sinple eta intuitiboa da.

    Google Drive: https://drive.google.com

    Eguneratua 2016/4/4

    Google-n kontua eduki behar da. Drivera pdf edo irudi bat kargatu ondoren fitxategian eskuin klik egin eta aukeren artea "Irekin honekin" > Google Docs hautatu eta OCR aplikatuta testua azalduko zaigu. Oso errekonozimendu ona egiten du, baldin eta irudia ona bada, noski.


    Dokumentuaren aukeren artean Google Docs-en bidez irekitzen


    Bestelako web-zerbitzuak blogaren eskuin aldeko estekan.

    2014/04/02

    Skype euskaraz

    Nola instalatu eta euskaraz jarri Skype  Ubuntun, Debian edo Mint-en.

    Hona hemen Microsoft-ek interneten bidez bideo eta audio konferentziak egiteko duen VoIP aplikazioa den Skype-ren 4.3 bertsioa nola instalatu Debian, Ubuntu edo Mint distribuzioetan eta ondoren interfazea nola jarri euskaraz.
    By Justin in Flickr


    Lehenik eta behin Skype instalatuta badugu begiratuko ea bertsio berririk ote dagoen eta, balego deskargatu eta instalatuko dugu.



    Skype ez badugu  Linuxerako Skype deskarga-orri ofizialera joan:

    http://www.skype.com/en/download-skype/skype-for-linux/

    eta Chose your distribution esaten duen tokian aukeratu zurea, Ubuntu eta Minterako Ubuntu 12.04 (multiarch) klikatu, itxaron eta deskargatu.

    Instalatzeko, terminalean joan deskargatu duzun karpetara (adibide honetan Deskargak)

    cd Deskargak

    eta instalatu

    sudo dpkg -i skype-ubuntu*.deb; sudo apt-get -f install

    64 bit-eko sistema baduzu audio kalitatea hobetzeko instalatu ondoko paketea:

    sudo apt-get install libasound2-plugins:i386


    Behin instalazioa burututa aplikazioa euskaratuko dugu. Horretarako joan web-orri honetara:

    http://sourceforge.net/projects/skypeeuskarazkoitzulpena/files/LINUX-erako%20SKYPE%20ITZULPENA/Skype%204.3/

    eta deskargatu skype_00.ts eta skype_00.qm paketeak. Fitxategiok behar den tokira kopiatzeko terminaletik joan deskargatu duzun karpetara (adibide honetan Deskargak karpeta) eta exekutatu kopiatzeko aginduok hurrenez hurren:


    sudo cp -a ~/Deskargak/skype_00.ts /usr/share/skype/lang/
    sudo cp -a ~/Deskargak/skype_00.qm /usr/share/skype/lang/

    Bukatzeko ireki Skype (Aplikazioak > Internet > Skype) eta Ubunturen panelean klika Skype-ren ikonoan eta menuan klikatu Options, irekitzen den menuan Set program language to: eta zerrenda horretan aukeratu:


    Apply klika eta itxi Close, menua ireki eta atera aplikaziotik Quit, abiarazi berriro eta kito Benito, lokalizazioa martxan ikusiko dugu. Eskerrik asko horretan jardun zaretenoi.




    2013/09/08

    Back In Time orain euskaraz

    Back In Time GNU/Linux sistemetan seguritate kopiak egiteko aplikazioa 1.0.26 bertsio berria atera du eta hemendik aurrera euskaraz funtzionatuko du.


    Rsync komandoan oinarritzen da eta DĆ©jĆ  Dup-ekin batera GNU/Linuxen babeskopiak egiteko gehien erabiltzen den aplikazioa da.

    Informazio gehiago eta instalatzeko moduan mezu honetan.
    Euskaratzeari buruzko informazioa Librezale.org orrian.

    2013/07/17

    Euskalbarraren kontsulta aurreratua

    Euskalbar Firefox-erako gehigarri ezaguna da. Haren bidez termino baten hiztegi, sinonimo, corpus, lokuzio-kontsultak egin daitezke.

    Badu gainera modu bat kontsultak multzoka egiteko, alegia laster-teklak erabiltzen hainbat hiztegi edo zerbitzuren kontsulta ematen digu instant batez eta pantaila bakarrean.

    Behin Euskalbar instalatuta barra nagusian liburu gorri bat agertuko da. Haren ezkerreko gezian klika eta Hobespenak > Kontsulta aurreratua egingo dugu eta bertan definituko dugu hizkuntza-pare bakoitzerako tekla-konbinazio hori egitean (nahiko izaten da Shift+Enter-ekin) zein baliabide kontsultatzea nahi dugun.

    Azpiko irudian ikus daiteke laster-tekla sakatzean batera agertu direla Euskalterm, Elhuyar, Morris eta Opentran itzulpen-memoria.


    Oharra
    Euskalbar soilik Firefoxen funtzionatzen du. Chromium/Chromerako Hiztegibar dago baina ez dakit kontsulta aurreratua duen.

    2013/06/21

    Nola jarri euskaraz Blogger eta zure bloga

    Blogger zerbitzuko blog bat baldin baduzu jakizu Blogger kudeatzailea euskaraz ikus dezakezula eta zure blogaren egiturazko elementuak euskaraz ager daitezkeela.

    Blogger euskaratzeko 
    http://draft.blogger.com orrira joan, sartu logean eta pantailaren goiko ezker aldean
    agertzen den laukian euskara-vasco-basque hautatu.
    Hortik aurrera bloga kudeatzeko tresna euskaraz agertuko zaizu. Baina zure blogaren egiturazko hizkuntza lehengoa segituko du izaten arik eta

    Bloga euskaratzeko
    Sartu zure blogean. Goiko barran Diseinua klikatu eta ezkerreko menuan egin Ezarpenak> Hizkuntza eta Formatua eta Hizkuntza atalean euskara hautatu.

    Aldaketa egiturazko testuetan antzemango duzu. Begira zer elementu aldatuko dira:

    etiketak eta iruzkinak


    eta bukaeran hurrengo mezuetara pasatzeko




    2013/05/28

    Google Drive euskaraz.



    Luistxo Fernandezek zabaldu du berria: gaurtik aurrera Google Drive, lehengo Google Docs,  euskaraz dabil -gehiena, kalkulu-orria oraindik ez-.

    Aurreko mezu batean komentatu nuen Gmail, Maps, Youtubez gain hainbat zerbitzu euskaraz ematen hasia zela, hala nola Blogger, Google+ eta profila. Urrats honekin nik esango nuke Google-k eskaintzen dituen zerbitzu nagusietatik Calendar dela euskaratzeke dagoen bakarra.

    Dagoeneko bi online bulegoko aplikazio-multzoak: Google Drive eta Microsoft-en outlook-skydrive-Onedrive* jada euskaraz daude. *(2014ko otsailetik)

    Lehen aipatu ditudan zerbitzu guztiak bezala, banaka jarri behar dira euskaraz eskuin aldeko gurpil horzdun itxura -egia esan lorea ematen du-  ikonoan klikatu eta configuraciĆ³n edo settings atalean klikatu,


    Language atalean Euskara hautatu eta aldaketa gordetzeko save -gorde- klikatuko dugu.

    Hortik aurrera fitxategi arakatzailea, testu prozesadorea, aurkezpenak, inprimakia eta marraztek tresna euskaraz ageriko zaigu.

    Testu prozesadorea


    2013/05/05

    Google-k hainbat zerbitzu euskaratu ditu



    Gaur sorpresa atsegina hartu dut: nire Google-n kontuan sartu eta konturatu naiz, orain arte ez bezala, erabiltzaile hizkuntzatan euskara erantsi dutela.



    Euskara hautatu eta Kontuak ataleko informazio guztia euskaraz agertu ez ezik orain arte erdaraz agertzen ziren hainbat zerbitzu euskaraz agertzen zaizkit orain, hala nola Blogger


    eta Google+



    Aldaketa hauek egiteko aski duzu zure Google-n kontuan sartu, esate baterako Gmail-en,  eskuinean agertzen den profilaren ikonoan klikatu eta Kontua hautatu eta bertan Primari language edo Idioma principal atalean hizkuntzen zerrendatik euskara hautatu.


    Aspaldi honetan euskaldunekin ahaztuta zegoen Google-k urrats garrantzitsua egin du dudarik gabe, baina oraindik badira hainbat oinarrizko zerbitzu oraindik euskaratu gabe, besteak beste Drive eta Calendar.  

    Bestetik  euskarazko interfazean akats larri bat dago: menua; izan ere aukera urriak dituen menua agertzen da: 

     erdarazko bertsioaren aldean:


     
    Ea laster betetzen duten hutsune horiek, izan ere, bere aurkako nagusia den Outlook-ek interfaze osoa euskaraz eskaintzen du.