Luistxo Fernandezek zabaldu du berria: gaurtik aurrera Google Drive, lehengo Google Docs, euskaraz dabil -gehiena, kalkulu-orria oraindik ez-.
Aurreko mezu batean komentatu nuen Gmail, Maps, Youtubez gain hainbat zerbitzu euskaraz ematen hasia zela, hala nola Blogger, Google+ eta profila. Urrats honekin nik esango nuke Google-k eskaintzen dituen zerbitzu nagusietatik Calendar dela euskaratzeke dagoen bakarra.
Dagoeneko bi online bulegoko aplikazio-multzoak: Google Drive eta Microsoft-en outlook-skydrive-Onedrive* jada euskaraz daude. *(2014ko otsailetik)
Lehen aipatu ditudan zerbitzu guztiak bezala, banaka jarri behar dira euskaraz eskuin aldeko gurpil horzdun itxura -egia esan lorea ematen du- ikonoan klikatu eta configuraciĆ³n edo settings atalean klikatu,
Language atalean Euskara hautatu eta aldaketa gordetzeko save -gorde- klikatuko dugu.
Hortik aurrera fitxategi arakatzailea, testu prozesadorea, aurkezpenak, inprimakia eta marraztek tresna euskaraz ageriko zaigu.
Testu prozesadorea |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina