Firefoxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa erabiltzeko Xuxen gehigarria instalatu behar dugu. Horretarako gehigarrien web orrian sartu, 'Gehitu
Firefoxera' klikatu eta instalazioa bukatzen duenean
Firefox itxi eta ireki.
Baina hori ez da nahikoa izango. Testu kutxa batean idazten dugunean euskarazko testua markatuko digu ongi idatzita egon arren zeren eta berak uste du testua gazteleraz dagoela. Beraz, adierazi behar diogu testua euskaraz dagoela. Hori era desberdinetara egiten da web orriaren arabera:
Webmail erako posta mezuetan:
Idaztean gorriz azpimarratutako edozein hitzaren gainean
Eskuin klik egin > hizkuntzak > Euskara. Hortik aurrera soilik ulertzen ez dituen hitzak azpimarratuko ditu zuzentzaileak eta hitza zuzentzeko haren gainean
Eskuin klik egin eta idazkera zuzena hautatuko dugu zerrendatik. Behin hori eginda ekipo honetan eta webmail honetan gogoratuko du gure hizkuntza aukera.
Moodlen:
Moodleren testu kutxetan gauza bera gertatuko zaigu, hitz guztiak gorriz azpimarratuak agertzen dira. Moodlen, ordea, gorriz azpimarratutako edozein hitzaren gainean
Ctrl+Eskuin klik egingo dugu > Hizkuntzak > Euskara. Era berean zuzenketak egiteko ulertzen ez duen hitzaren gainean
Ctrl+Eskuin klik egin beharko dugu idazkera zuzena hautatzeko. Aurreko kasuan bezala behin hizkuntza aldatuta Moodlek gogoratuko du.