2015/03/27

Nola deskargatu EITB Nahieran orriko bideoak: youtube-dl

Eguneratzea 2015/07/22an: Badirudi aste batzuk direla aplikazio hau ez dabilela.

EITB Nahieran zerbitzuko bideoak deskargatzeko aski dugu youtube-dl aplikazioa instalatzea. Youtube-dl tresna sinplea da Youtube, Vimeo, Dailymolition edo edozein bideo ostatuko bideoak jaisteko.  Ubuntu edo Debianen beste deribatuetan instalatzeko ireki terminala (Ctrl+Alt+t) eta honako agindua itsatsi:

sudo apt-get install youtube-dl

Bideoa jaisteko EITB Nahieran orrira joan eta ireki deskargatu nahi duzun bideoa, kopiatu orriaren URL edo helbidea, terminalean idatzi youtube-dl, tartea, itsatsi orriaren URLa eta Sartu sakatu.


Bideoa karpeta nagusian deskargatzen da.

Windowserako youtube-dl-ren orrira joan eta deskargatu.



1 iruzkin:

  1. Aupa Alex,

    Aplikazio aparta,ia egunero darabilt youtube-ko bideoak audio formatuan jaitsi eta ondoren mp3 gailuan entzuteko.

    Gidaliburuari segika, -F eta -f aukerek zeregina errazten dute:lehenengo aldagaiak dokumentua zer formatutan jaso daitekeen zehazten du eta -f erabiliz aukeratuko formatua deskargatu daiteke, nire kasuan m4a audioa.

    Formatuen aukera ikusteko:
    youtube-dl -F helbidea1

    Mp3 entzungailuak lanak ematen dizkidanez m4a artxiboekin,ondoko komandoak katigatu eta deskargatutako audio guztiak mp3-ra aldatzen ditut:

    for f in *.m4a; do avconv -i $f -b 64k "${f%.m4a}.mp3"; done

    Bestelako audioak formatuz aldatzeko ere balio du,lehenengo hutsunea duten artxiboen izena azpimarra batez ordeztuz gero gordeta dauden karpetan:

    rename "s/ /_/g" *

    Ahaztu aurretik, youtube-dl aplikazioarekin deskargak jarraian egitea posible da loturak elkarren ondoan idatziz:

    youtube-dl -f aukeratutako_formatua helbidea1 helbidea2 helbidea3

    Gainerako aukeren berri izateko,nahikoa da terminala zabaldu eta ondokoa idaztea:
    youtube-dl --help

    Zorionak orri hontan egiten duzun lanagatik!

    ErantzunEzabatu