Lehenik eta behi deskargatu deb fitxategia azpiko estekan klikatuta:
hotshots_2.2.0-1dhor~xenial_amd64.deb (1009.4 KiB)
Programen artean agertzen ez bada abiarazlea sortuko diogu. Horretarako ireki Gedit edo nahi duzun testu editorea, azpiko testua itsatsi eta gorde izen honekin hotshots.desktop
[Desktop Entry]
Version=2.2.0
Name=HotShots
Comment=Screenshot manager
Type=Application
GenericName=Screenshot manager
TryExec=/usr/bin/hotshots
Exec=/usr/bin/hotshots
Categories=Utility;Application;
Icon=/usr/share/pixmaps/hotshots.png
MimeType=application/x-hot;
Gorde duzun karpetan terminala ireki eta kopiatu fitxategi hori abiarazleen karpetara:
sudo cp hotshots.desktop /usr/share/applications/ |
Hori eginda programen multzoan agertuko da.
Behin abiatzen dugunean haren parametroak zehaztuko ditugu:
Inportantea da azken parametroa, alegia behin argazkia eginda editorea abiaraztea baldin eta HotShots-en editorea erabili nahi badugu.
Programatik irtetean irekita geratzen da eta hainbat mahaigainetan sistemaren erretiluan geratzen da baina Ubunturen mahaigainean ez. Horrek problema bat suposatzen du zeren eta erretiluan ez egonik berriro abiarazten saiatuko gara baina berak esaten du dagoeneko irekita dagoela. Moldatzeko saiatu beharko dugu aplikazioa ez ixten eta, ohartu gabe, interfazea ixten badugu HotShots itxi beharko dugu terminalean hau idatzita: killall hotshots.