Zim testu editore sinplea bat da eta egitura hierarkikoa duten orriak biltzen ditu. Orriak karpeta batean gordetzen dira era automatikoan txt formatuan.
Funtzionalitatea:
- Oharrak hartu, bileren aktak, ideiak jaso, klaseko apunteak, web-orrien eta fitxategien estekak bildu...
- Egitekoen kudeaketa: lehentasunak, burututako zereginak...
- Fitxak: liburuen, pertsonen, elkarteen datuak...
Formatu aldetik orriak pantaila osoa hartzen du -ez dago papererako diseinatua- eta testuari oinarrizko formatua ematen ahal zaio: estiloak, letra lodia, etzana, marratua, nabarmendua, buletak, numerazioa, kontrol laukien zerrendak...
Horretaz gain formulak, taulak eta estekak erabili daitezke. Formatu hauek marka edo markup bidez gordetzen dira txt fitxategian.
Zim orria hainbat formaturekin |
Abantailak:
Karpeta oso oso arina da.
Aplikazioa irekitzean orri guztiak irekitzen dira. Dokumentu mordo bat erabili beharrean Zim bidez hainbat dokumentu irekitzen di-da batean.
Zim utzitako orrian irekitzen da.
Desabantailak.
Ez dauka Android edo IOSerako bertsiorik. Aurrerago azaltzen dut nola erabili daitekeen mugikorrean.
Instalazioa:
Aplikazioak Linux-erako diseinatua badago Windowserako bertsioa badu ere -begiratu oharretan-.
Ubuntun PPA bidezko instalazioa egin daiteke. Horretarako terminalean exekutatu hurrenez hurren agindu hauek:
sudo add-apt-repository ppa:jaap.karssenberg/zim sudo apt update sudo apt install zim |
Behin instalazioa egina aplikazioa aurrenekoz abiatzen dugun unean eskatuko digu koadernoaren izena eta kokalekua. Koadernoa hainbat ordenagailutan sinkronizatu nahi badugu sinkronizatuta dugun karpeta batean kokatzea komeni da. Edozein modutan komeni da karpeta bat sortzea koadernoa kokatzeko.
Pluginak
Zimek dituen aukerak pluginen bidez zabaldu daitezke. Pluginak instalatzeko menuan Edit > Preferences > Plugins fitxa, eta bertan desmarkatu markatuta daudenak eta honako hauek markatzea proposatzen dizut:
- Print to browser: Zimek ez du inprimatzen baina nabigatzaileak bai.
- Table editor: taulak erabili nahi baduzu.
- Task List: egitekoen zerrenda egiteko. Ezinbestekoa.
Egitekoen kudeaketa
Egitekoak kontrol laukien bidez markatzen dira eta haien lehentasuna esaldiaren bukaerako harridura ikurren bidez markatzen da. Zenbat eta harridura ikur gehiago lehentasuna handiagoa.
Egitekoen ikonoa klikatuta orrietatik barreiatuta dauden egitekoak zerrendatzen dira lehentasunaren arabera.
Behin egiteko ataza burutzen denean ataza ezaba daiteke bere orritik edo, ataza bete denaren konstantzia utzi nahi badugu, kontrol laukia marka dezakegu -egina zein ukatua moduan- eta egitekoen zerrendatik desagertuko da.
Koadernoaren sinkronizazioa
Zim orriak hainbat ordenagailutan sinkronizatuta eduki nahi baduzu instalatuta eduki behar duzu hodeia biltegiratzeko bezero bat, hala nola Owncloud, Nextcloud, Drop Box, Mega... eta Zimen karpeta nagusia sinkronizatutako karpetan gorde behar duzu. Bigarren ekipoa eta gainontzekoak instalatzean, koadernoaren izena eta kokalekua galdetzen duen unean, aski dugu Brouse-ri sakatuta konpartitutako karpetako koadernoaren kokalekua zehaztea eta jatorrizko koadernoa irekiko du; hartara ordenagailu guztietan sinkronizatuko da koadernoa.
Txantiloiak
Datu base txiki bat egin nahi baduzu aukera duzu orri batean fitxa baten diseinua egiteko eta orri hori koadernotik eraman .local/share/zim/templates/wiki karpetara -Linuxen- eta hortik aurrera txantiloi moduan erabili ahal izango duzu.
Ikasleen datuak biltzeko txantiloi baten adibidea
Koadernoa hainbat ekipotan sinkronizatuta badugu txantiloia ekipo bakoitzean
kokatu beharko dugu erabili izatekotan.
0.66 bertsiotik aurrera euskaraz
Mugikor edo tabletan erabiltzeko
Zim wikik ez dauka app-rik. Dena den ordenagailuan egindako oharrak Android-en kontsultatzea nahiko erraza da Zim wikia sinkronizatuta badugu. Android-en Nextcloud app-a instalatutu dut, irekitzean eskatzen du hodeiaren zerbitzariaren https helbidea (ez du zertan Nextcloud izan behar, Drop Box, Owncloud, Mega, Drive... izan daiteke) eta bertako pasahitza.Une horretan agertuko dira gure hodeiaren karpetak. Puntu horretan Zim-en karpeta hautatu eta menua sinkronizatzeko aginduko dugu. Hori eginda Zim-en txt orriak ikusiko ditugu.
Bi era probatu ditut:
- Mezu honetan ikusten den irakurtzeko soilik den modu argi interesgarri bat.
- Ikusteaz gain sortu edo editatu nahiko bagenu kontua pittin bat konplikatzen da. Testu soileko fitxategiak editatzeko app bat instalatu beharko dugu, hala nola Jota Text Editor, haren bidez txt orriak editatzen ahal ditugu eta ondoren gorde eta sinkronizatu egingo ditugu.
Oharrak
- Zim wikia, noski, Luberri_sisteman dago.
- Zim wikia Windows instalatzeko badago modu ez ofizial erraz bat web-orri honetatik 0.69.1 bertsioaren .exe fitxategia deskargatu eta instalatzea. Ez dago euskaraz.
- Frank Donnely mezu honetan kontatzen du nola erabiltzen du Zim Wiki aipu eta laburpen akademikoetarako BibTex formatuan.
- Zim wikia proiektuaren webgunea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina