Moodle, ikasteko ingurune birtuala, software libreko zerbitzu bat da. Ikastetxeak bere web zerbitzarian instala dezake, enpresa bati zerbitzua kontratatu edo, eskola publikoen kasuan, administrazioek eskaintzen dutena erabili dezakete.
Aukera hauei orain beste bat gehitu zaie: Moodle berak eskaintzen du eskala txikian eta doan Moodle gune bat edukitzeko aukera.
Norentzat?
- Moodle zalea bazara baina zure ikastetxeak eskaintzen ez badizu.
- Irakasle izateko ikasten ari bazara.
- Lanik gabeko irakaslea bazara.
- Klase partikularretarako nahi baduzu.
- Zure ikastetxeak Moodle eskaintzen badizu baina Moodle-en azken bertsioa (une honetan 3.0) probatu nahi baduzu.
- Erregistro bakoitzeko gune bat sortzen du.
- Gunean nahi haina ikastaro sor daitezke.
- Guneak askoz jota 50 erabiltzaile izango ditu (irakasle eta ikasleen artean).
- Diskoan 200 MBeko biltegiratzea.
- Soilik Moodle estandarraren pluginak eta gaiak daude erabilgarri.
- Azken bertsioaren lanabes berriak erabili daitezke, hala nola BigBlueButton bideo konferentziak egiteko eta "arrastatu eta jaregin" galdera mota berriak.
- Euskaraz erabili daiteke.
Urrats gutxi eta errazak: https://moodlecloud.com orrian eskaera egin behar da. Erregistratzean telefono mugikorra ere eskatzen dute balidatzeko eskaera. Behin gunea lortuta haren ezaugarri nagusiak ezar ditzakezu, tartean hizkuntza:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina