Ikasgelan arbel digitalera konektatuta dagoen ekipoa mahaigainekoa bada komeni da 4:3 proportzioko pantaila jartzea, hori baita arbel digitalak duen proportzioa.
Bestetik, komeni da pantailaren bereizmena aldatzea eta jartzea proiektoreak daukan berbera, jeneralean 1024x768. Hori norberak egin dezake bere Sistemaren ezarpenak > pantaila atalean. Baina, erabiltzaile bakoitzak eragiketa hori egin behar ez izateko, administratzaileak pantailaren ezarpen lehenetsiak alda ditzake. Nola?
Sortu xorg.conf fitxategia; horretarako terminalean agindu hau itsatsi:
sudo gedit /etc/X11/xorg.conf |
Irekiko da dokumentu huts bat. Bertan hau itsatsi:
4:3 proportzioko pantaila eta arbela |
Section "Device"
Identifier "Configured Video Device"
EndSection
Section "Monitor"
Identifier "Configured Monitor"
EndSection
Section "Screen"
Identifier "Default Screen"
Monitor "Configured Monitor"
Device "Configured Video Device"
DefaultDepth 24
SubSection "Display"
Depth 24
Modes "1024x768"
EndSubSection
EndSection
Fitxategia gorde eta kito. Probatu nahi baduzu amaitu saioa eta beste erabiltzaile batekin sartu. Ohartzen bazara Modes "1024x768" parametroa da pantailaren bereizmena lehenesten duena.
Emaitza zure gogokoa ez bada editatutako fitxategia ezabatuta atzera egin dezakezu.
Oharra
Lehenespen hau badirudi ez duela balio izango Ubuntu 16.04 bertsioan xorg.conf fitxategia baliorik gabe geratuko omen delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina