EITBren bideoa:
- Lotura bideoa interneten ikusteko
- Lotura bideoa deskargatzeko.
Kantu bat gara
agian, agian egun batez
jeikiko dira ahazten ziren
Matalazen azken hitzak
gure izaintearen destino krudela
eraman gintuzteen agian
Zugarramurditik,
Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Agian Zarauztik,
ikimilikiliklik
Urepeleko artzainari
non hagoka ari ginela
erre zizkiguten titipuntak
eta ipurzuloak
burdinez lehertu zizkiguten
ez dira betiko garai onenak
oihukatzen genuela.
Herriko bat eraman zutenean
berekin zeuden ondarrutarrak
“boga-boga” kantatzen hasi omen ziren
Buah!!
Altzateko Jauna begira genuela
hor zela nonbait
bere lurrera itzultzeko zai
Orbaizetako arma-olaren orma zaharrek
dar-dar egin zuten Iratiko basoan.
Eta uroilarrak kantatu zigun:
“Zaindu maite duzun hori”…
“Zaindu maite duzun hori”…
Bereterretxe ohetik atera zuten
argi urdinez borda batetik
bertzera zebiltzanak.
Gau amaigabe bat baino latzago,
ta ehun
urteak baino gehio ezagutu ditugu.
Gernikako arbola da bonbardeatua
euskaldunen artean guztiz maitatua
eta Gernikako hondakinen artetik
eraman zuten Lauaxeta…
Goiz eder hontan erahil behar nabe
idatziko zuen ziegan
fusilatua izatera atera aurretik
Azken oihua:
Dana emon behar jako
maite dan askatasunari…
Eta itsasontzi baten
Euskal Herritik kanpora garamatzatela
ez dakit nora?
geure seme-alabak itsas-ertzean
eduki ditugu aingira
eta itsas-trikuen eskumenean.
Agur Xiberoa,
adios gaixo etxen dena
zaplastekoka, zirti-zarta!
aurpegi masailetan bota zuten lurrera
AMA!!
Oroitzen zaitudanean
sukaldean egoten zara
eta guri begira bi doberman beltz
bilatzen eta suntsitzen.
Aitarik ez dut
ama hiltzen ari.
Eta edozein herriko jaixetan
gau-pasa egin genuen bitartean
hil zuten beste bat.
Lehengo batean, kalearen erdian
Hotel Monbar!
Campanadas a la muerte!
Campanades a mort!
Emaidazu eskua
ta gertatu zeneko lekura eramango zaitut
Baina, ez zaidazu galdetu
gauza ilun guztien
arrazoi gordea,
denbora aldakorrak
atsedenikan gabe daraman bidea…
daraman bidea…
Goizeko ordu bietan,
esnatutzen gera
erropaz eta maitasunez beteriko
sakuarekin joateko urrutira.
Gure maitea ixil-ixlik dago
ziega barrenian, lilurarik ez…
Zazpi senideko famili batean,
arrotza zen gure aita,
orain sei gara.
Un horrible sueño,
oi ama Euskal Herri goxua
mi cuarto en llamas
Hernani!!
mila bederatzirehun ta laurogeita bi.
Zain dago ama, zai aita…
milaka aldiz abestu dugu
begiak lanbrotuta
eta halare maite ditut maite
gure bazterrak
maitemintzen jarraitu genuen
edozen herriko jaixetan.
Bai, zin dagizut
izan zarela nire bizitzaren onena.
Txantxibiri, txantxibiri
jo dugu mendira
hamaika manifestaziotan
Elorrioko kalian,
eta azken arnasa eman dugu
itsasoari begira.
Itsasoan urak haundi dire,
zatiturik gaudenontzat.
Euskara da gure territorio libre bakarra
Telesforok esan zigun
zutitu eta euskaraz mintzatuko naiz
nere hiltzailearen aurrean.
Mort pour la patrie!
Euskaraz baino ez dakiten hoiei
Mort pour la patrie!
Gure abuelek ez zekiten euskaraz
baina bazekiten
Lauaxeta hil zuten esku berdinek
hil zutela Federico Garcia Lorca
Eta gu,
vuestras nietas y nietos
de Extremadura, gallegos, castellanos
maketos, mantxurrianos
de Andalucia entera como Marinaleda
gu, los chachos de vuestros genes
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
Bahia de Pasaia da gure Playa Girón
compañeros poetas,
eta Bobby Sands,
eta irri egingo dute
Irlandar emakumeen haurrak
gure mendekua ere badira
eta berriz min hau
zeren eta, batek gosez diraueino
ez gara gu asetuko
baten loturik deino
ez gara libre izango.
Horregatik zutitu
eta euskaraz mintzatuko naiz
nere hiltzailearen aurrean
eta iala! iala!
Ramallah dantzatzen dugunean
Hots amaigabe bat baino latzago
datorkigu odolaren usaina
biolentziaren erresumena
ez, ez dugu nahi
holako zibilizaziorik
onar genezakeen gure egoera
txoria kaiola bezala
baina hegoak ebaki bagenizkio
ez zen gehiago txoria izango.
Beraz, arrano bihurtu ginenean
Kaiola hautsita
aldegingo genuen beldurrez,
libro ginela sinestarazi nahi ziguten.
Baina luze gabe ohartu ginen
hanka arkaitz bati lotu zigutela
kate motz eta astun batez.
Oi gu hemen bidean galduak
ibiltzeari utzi gabe
esan zuen Txirritak
larrosa baino ederragoko
gure zazpi probintziak
lau Españan preso daudenak
hiru han ditu Frantziak
gure ametsak, esperantza, egia
askatasuna, bakea, justizia
zenbat gera?
lau, bat, hiru, bost, zazpi…
zer egingo degu? Alkar jo?
Alkar hil? Ez! Hori ez!
Begiratu maitea
ortzi mugak sutan,
gure begien zerutan.
Begiratu atzera
amildegi ertza,
biziak, hilak, ametsak
orain, mendeetako kanta erditu da
gure ordua heldu da
Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
gure ametsaren bidean
malko haiei esker
orain itsasoa gara!
Agian, ekibokatu ginen
hasieran bertan
mundu hontara euskaldun sortzean
baina ez dut nik sekula
ene sorterria hautatu
eta gaur hemen gaude
sei urte ta erdiren ondoren
bost menderen ondoren
milaka urte eta gero
hemen gaude, badakizue…
Denbora da poligrafo bakarra
eta hau da froga, hemen gaude
eta Manu Chao zioen:
Próxima estación, Esperanza
pasa du gure trena.
Gure ametsen eraisten ortuaren aurrean
hemen gaude ta poztutzen naiz
Kantatzen duen herri batek
ez baita inoiz hilko
baina are gehiago
kantu bihurtu den herria gara
kantu bat gara
mendien artetik datorrena
Joaldun,
itsasoko olatu bakoitzean, ontzi…
etxe hutsetako ormetan
martxoak hiruan, martxoak zortzian
martxoak bostean, …
entzuten duzue?
Melodia bat da,
aire bat, arnas bat,
burni artetik ihes eta jostari,
sentimendu bat,
ahoz-aho,
ura harri artean bezala iritsi gara
belaunaldiz-belaunaldi
herri bihurtu den kantu bat gara
inor eta inoiz ixildu ez duena
Agian, agian, egün batez
jeikiko ginela esan zenigun Matalaz
Eta gaur, mende askoren ondoren
hemen gaude munduari esanaz
beste mundu bat posible dela
Baita ixildu nahi izan gaituztenentzat ere
denok gara mundu
eta horregatik diogu hemen gaudela
esku bat luzatuz, irrifar bat zabalduz
Lau haizetara! Irri eginez
Lau haizetara!
Negua joan da ta
GORA HERRIA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina