Sarean bilatuta irtenbide bat topatu dut: Xmind abiatzea bere korritze-barrekin eta ez sistemaren Overlay korritze-barrekin. Horretarako ondoko agindua kopiatu eta terminal batean itsatsi.
LIBOVERLAY_SCROLLBAR=0 /usr/local/xmind/xmindTamalez ez dut lortu funtzionaraztea aplikazioen menuan ez eta agindu honekin abiarazlerik sortzea, beraz, Xmind abiarazi nahi duzun bakoitzean terminalean jarri behar da agindu hau. Bestela Xmind abiatzen da baina korritze-barrarik gabe.
Aupa Alex
ErantzunEzabatuAspalditik erabiltzen dut XMInd eta oso gustura ibili naiz berarekin orain arte. Korritze barren kontuarekin dagoen arazoa nahiko arrazoia iruditzen zait aplikazioz aldatzeko. Izan ere, XMind-en ez dut topatu antzeko beste aplikazioetan hain arrunta den arrastatzeko aukera, alegia, maparen gainean klikatu eta arrastatuz mapa osoa desplazatzearena. Aukera hau gabe eta korritze-barra erabiltzeko aukerarik izan gabe, mapa batekin lan egitea ezinezkoa egiten da.
Zuk ba al dakizu mapak pantailan zehar arrastatzeko zer egin behar den? Harrigarria iruditzen zait XMind-ek aukera hori ez izatea, hain gauza arrunta izanda.
Arraioa, Nik zoratuta korritze-barrak aktibatzeko eta saltseatu dut pixka bat eta topatu dut soluzio egokia: SAGUAREN GURPILA KLIKATU ETA ARRASTATU.
ErantzunEzabatuBadago muturreko aukera bat: "overlay scrollbars" horiek guztiz kentzea:
ErantzunEzabatusudo apt-get remove overlay-scrollbar liboverlay-scrollbar3-0.2-0 liboverlay-scrollbar-0.2-0
Horrek sistema osoari eragingo dio, baina unity gehiegi maite ez duzunez, axolako ez dizulakoan nago.
Hemen ikusia: http://www.webupd8.org/2011/10/things-to-tweak-after-installing-ubuntu.html