2009/10/15

XMind eskemak eta kontzeptu-mapak egiteko aplikazioa

Orain arte eskemak eta kontzeptu-mapak egiteko hainbat aplikazio erabili izan ditut: CMap-tools, Freemind, Openoffice Draw... Hemendik aurrera, beste hobea atera arte beintzat, XMind erabiliko dut.



Eskema hierarkikoak (mind-maps), bai zuhaitz formakoak bai zentrukideak; kontzeptu mapak, alegia esaldien bidez lotutako kontzeptuak; diagrama-fluxuak; taula erako eskemak... denetarik egin daiteke programa honekin. Are gehiago eskema egin ondoren forma batetik bestera pasa daiteke klik bakar batez.

Bestelako ezaugarriak:
  • Software librea da, ordainpeko bertsioa badu ere.
  • Windows, Linux zein Mac OS plataforma gainean dabil.
  • Java gainean funzionatzen du.
  • Kontzeptu kutxetan irudiak, oharrak, etiketak, eta estekak jar daitezke.
  • Besteak beste html eta irudi formatura (png, gif...) esporta daitezke eskemak.
  • Eskemak zuzenean sareratu daitezke beste erabiltzaileek ikus eta jaits ditzaten. Bertatik kaptsulatu daitezke web orri batera.
  • Eskemen adarrak bil eta zabal daitezke, hartara eskema sinplifikatu edo hartan sakon dezakegu.
  • Erabil erraza da -nahiz ingelesez egon- eta estetika aldetik aukera handiak ditu.

Hona eskema iherarkiko baten adibidea:



Eta eskema bera taula itxuran:



Azkenik, beste irudi honetan ikus dezakegu zer itxura har dezakete kontzeptu-mapek. Nodoen arteko harremana zehazteko nodoa hautatu eta Inser > Relationship


Instalazioa:
Informazio gehiago ikusi eta doan deskargatzeko aplikazioaren orrira jo. Une honetan 8. bertsioa proposatzen du baina ez dabil fin, hobeto ibiltzen da 7.5 bertsioa, beraz web orriaren bukaeran agertzen den Previus versions-era joan  eta deskargatu zure sistemaren modalitateari (32 edo 64 bitekoa) dagokiona.
Instalatu aurretik kontuan izan Linuxerako Xmind-ek GTK interfazean dabilela eta behar duela Oracle-ren Java (mezu honen bigarren atalean azaltzen da nola instalatu) eta, mp3ak erabiltzeko, Lame. Instalatzeko klik bikoitza egin deskargatutako fitxategian eta Bulegoa atalean agertuko zaizu.

Aplikazioak dituen funtzionalitate asko Pro edo Plus bertsiokoak dira. Dena den  oinarrizko funtzionalitateak bertsio libre eta doakoan daude. Pagoko funtzionalitateak ikusteak deserosoa suerta daiteke lanean ari garela baina azken bertsioan (3.5) aukera dago delako funtzionalitate horiek ezkutatzeko: File > Edit > Preferences > Xmind Pro > Hide Pro/Plus features.






Oharrak
Xmind eskema handia denean nabigatzeko modurik egokiena saguaren gurpila klikatuta arrastatzea da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina