Etiketak editatu eta inprimatzeko datu baseak erabili ohi dira. Gure kasuan, datu basea erabili nahi ez badugu edo dugun datu baseak etiketak inprimatzeko aukera grafiko nahikorik eskaintzen ez badigu gLabel erabil dezakegu etiketa txukunak egiteko. Ikus dezagun, gainetik bada ere, nola erabiltzen da:
Aplikazioa martxan jarriko dugu (Ubuntun Bulegoa atalean) eta proiektu berria irekiko dugu (File > New); une honetan adieraziko diogu aplikazioari zein etiketa modelo erabiliko dugu -haren araberakoa izango da etiketaren tamaina-. Ondoren etiketa editatuko dugu:
Tresna barran ikus daitekeenez hauek dira etiketan erabili daitezkeen elementuak: testua, laukizuzena, marra, elipsea, irudia eta kode-barra.

Datuok etiketan kokatzeko testu erreminta hauta eta "Key" koadroan adieraziko diogu zutabea eta ondoren "Insert merge field" klikatuko dugu. Horrela zutabe guztiekin.
Aipatu behar dut ere barra-kodeak sartu daitezkeela etiketetan; horretarako GNU barcode aplikazioa erabiltzen du.
Etiketa eredua bukatutakoan, proiektua gorde -nahi beste aldiz erabili ahal izango dugu eta baita aldatu ere- eta ondoren etiketak inprimatuko ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina