Webcam bat erosi dut eta, beste behin, driverra Windowserako. Puska bat googleatu ondoren ez dut fundamentuzko ezer ikusi. Ubuntu software-biltegian sartu eta frogak egiten hasi naiz: Canorama...poto, Kamoso...kale,
Guvcview...bapo!

Irudiaren disdira, kontrastea, saturazioa.... audioaren ratioa, kanalak, formatua eta bideoaren ratioa, erresoluzioa, codec, formatoa... kontrola daitezke. Oso ona.

Komunikatzeko webcama erabiltzen duten programak:
aMSN,
kopete,
ekiga ,
Skype 2.0 eta Empathy hainbat konturekin:

Guvcview instalatzeko: Ubuntu Karmicen Aplikazioak > Ubuntu Software Biltegia eta bertako bilaketa koadroan izena idatzi. Terminaletik instalatzeko itsatsi honako agundua:
|
sudo apt install guvcview |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina