Software librea da eta GNU/Linux, Windows eta MacOSen eskuragarri dago.
Ikus dezagun bere funtzionalitate nagusiak:
- Pantaila osoa, leihoa edo laukizuzena.
- Atzeratzeko aukera.
- Objektuak itzalarekin
- Behin zona aukeratuta moztu daiteke edo eskala aldatu.
- Kaptura egin gabe ere, edozein irudi edo argazkia igo daiteke editatzeko.
- Aurrez zehaztu daiteke gordetzeko karpeta eta izen-formatu automatikoa. Nik PNGren ordez JPG jarri dut fitxategien tamaina txikia izan dadin.
- Hautapen tresna. Objektuak edozein unean mugitu, birdimentsionatu edo ezabatu daitezke.
- Arkatza, 30 kolore eta nahi duzun lodiera aukeran.
- Zenbaki automatikoak (nahi den zenbakitik hasita).
- Nabarmentzeko tresna.
- Testua (nahi den kolore, tamaina eta markoarekin)
- Gezia, norabide bakarrekoa (A) edo bikoitza (D)
- Difuminatu edo lausotzeko tresna.
- Formak: (R) laukizuzena (E) elipse-zirkulua
- Ur-marka jar daiteke.
Deskarga orrian Windows, Mac eta hainbat Linuxerako aukera daude.
Ubuntu eta deribatuetan PPA bidez instala daiteke agindu hauek terminalean exekutatuta (2021/10/10ean eguneratuta):
|
Oharra: Ubuntu 21.04tik aurrera ez da PPArik behar, aski da hirugarren agindua.
Neu ere Ksnip programa erabiltzen hasi naiz. Oraindik ez dakit utziko dudan nire shutter maitea, jejejeje. Linuxen hasi nintzenetik, shutter programa erabili dut eta eskarmentua oso ona izan da, baina eguneratzeak...
ErantzunEzabatu