2012/01/18

VUE kontzeptu mapak egiteko aplikazioa






Gai baten eskema egiteko bi izaten dira eskema ohikoenak iherarkikoa (zuhaitza, giltzen bidezkoa...) eta buru-mapa edo kontzeptu mapa.

Lehengo kategorian bi nabarmenduko ditut: Freemind eta Xmind. Lehenengoa erraza eta euskaraz dabilena, bigarrena estetikoa eta moldakorra.

Bigarren kategorian loturen lerroak libreagoak dira eta erdian testua sartzen da. Kategoria honetan Cmap Tools ezagutzen nuen: euskaraz dago, eskemak bere datu basean gorde daiteke eta berteenak eskuratu. Interesgarria baina motel xamarra eta konplikatua instalatzeko.
Alor honetan ezagutu berri dut VUE (Visual Understanding Enviroment) Java gaineko aplikazio bat oso erraza erabiltzen eta oinarrizko aukera guztiak dituena. Estetikaren aldetik ez du saririk irabazteko modukoa baina ikasleek inolako arazorik gabe menperatu dezakete -ingelesez egon arren- zeren ikonoen bidez egiten dira ataza gehienak. Irudiak, estekak, testu kutxak... Formatu propioa du (.vue) eta esportatu daiteke web orri formatuan (html), pdf formatuan eta irudi formatuan (jpeg, png, svg) -azken hau eskalagarria-.



Software librea da. Instalatzeko VUEren web orrira joan behar da, erregistratu eta VUE.rar fitxategia deskargatu. Aurretik aipatu ditudanak bezala Linux, Mac eta Windowsen dabil. Deskargatu ondoren deskonprimitu behar da (nik karpeta pertsonalean java programentzako karpeta bat daukat) eta aipatu VUE.rar horretan bi klik eginez abiatzen da. Ubuntun abiarazle bat sortu nahi baduzu Aplikazioak atalean, bertan eskuin klik egin > Editatu menuak eta nahi duzun kategorian Elementu berria klika, izena jarri, arakatu VUE.rar fitxategia eta onartu. Eta eskemak egiteko prest.


Beste software interesgarria Linuxen
Software katalogoa

No comments:

Post a Comment