Subtitulator interfazearen pantailak: lehenengo planoan filmari azpitituluak itsasteko aldagaiak, bigarren planoan filmen zerrenda, hirugarrenean filma bat azpitituluekin. |
Filmak azpitituluekin ikusteko ordenagailuan VLC erabili daiteke: behin aplikazioa abiatu dela menuan Media > Advandec Open File egin eta batetik filmaren fitxategia eta bestetik azpitituluena arakatu behar da. Ez dago gaizki, azpitituluen tamaina, kolorea eta atzeko planoaren ezaugarriak zehaztu daiteke menuko Tools > Preferences > Subtitles atalean; baina nik filmak DVD erreproduzigailuan ikustea nahiago dut eta nireak behintzat azpitituluak txikiak, atzeko planorik gabe eta letra zatarraz erreproduzitzen ditu.
Baldintza horietan filma bat ikustea plazerra baino tortura txiki bat da. Horregatik sarean irtenbide bat bilatzen hasi eta aplikazio ona, azkarra, sinple eta doakoa topatu dut Linuxerako: Subtitulator. Aplikazio honek azpitituluak filmari itsasten dizkio. Bakarrik funtzionatzen du avi formatuan. Ubuntun instalatzeko nahikoa duzu jaitsi eta klikatu. Behin instalatua Soinua eta bideoa atalean agertuko da.
Behin instalatuta oso errez erabiltzen da: filmaren eta azpitituluen fitxategiak arakatu, filma-fitxategi berriaren izen eta kokalekua eman eta azpitituluen ezaugarriak zehaztu ditzakegu: letra mota, tamaina, letraren ertzaren ezaugarriak, atzeko planorik bai ala ez eta itsasteari ekin. Minutu gutxi batzuetan filma prest daukagu.
Filmak banaka prestatu daitezke edo zerrenda egin eta lotean prozesatu.
Lehenengo saioetan komeni da doikuntzak egin gure gustuko azpititulu mota zehaztu arte. Nik Sans letra mota, 3.5ko tamaina, ertza suabea eta erdi-gardena den atzeko planoa erabiltzen dut.
Erne¡ Denbora bat ondo ibili ondoren hasi zait arazoak ematen, botoiak ez dira ondo ikusten eta ez dute funtzionatzen. Kontsultatu dut interneten eta botoiak funtzionatzen dute zentimetro erdi bat gainean klik eginez. Frogatu dut eta horrela badabil. Gauza bera gertatzen bazaizu erdipurdi baina ibiltzeko modu bat da.
Azpitituluak itsasteko beste aplikazio bat dago, Arista Transcoder. Berez bideoen formatua aldatzea da bere eginkizun nagusia baina azpitituluak itsasten ere oso ondo dabil. Gainera formatu guztiekin egiten du -Subtitulator soilik avi formatuarekin-.
Beste aplikazio interesgarriak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina