Nire gomendioa da irakurri ondoren, baliorik ez badu, ezabatzea. Ezabatuz gero Zaborrontzia izeneko karpetara joaten da eta bertan egongo da 30 egunez. Epe horretan berreskura daiteke.
Etiketak kudeatzeko pantaila |
Balioa badu gorde dezakegu. Gordetzeko bi aukera ditugu: sailkatzea ala ez. Sailkapena etiketen bidez egiten da. Etiketak kudeatzeko bi tokitik egin daiete:
Ezkerreko panelean Zaborrontziaren azpian gehiago klikatu eta Kudeatu etiketak (1) atalean klika, bestela goiko aldeko Ezarpenak atalean sartu eta Etiketak atalean klikatu. Bertan gaudela bi etiketa mota agertzen dira marra batez bereizita: goian berak sortutakoak (sarrera, izardunak, txatak...) eta behean guk sortutakoak. Mezuak sailkatuta gorde nahi badugu atal honetan sortu behar ditugu etiketa edo karpetak (2). Sortzen ditugun karpetak, sarrera-ontzian gaudenean, ezkerrean agertzen dira karpeta nagusien azpian. Mezu bat guk sortutako karpeta edo etiketa batean gordetzeko bi era daude: mezua arrastatu eta etiketan jaregin edo mezua hautatu eta goiko edo beheko menuko Mugitu hona klikatu eta etiketa hautatu.
Beste aukera bat etiketa edo karpeta propioak sortu gabe gordetzea da. Horretarako mezua irakurri ondoren Artxibatu klikatuko dugu edo sarrera-ontzian gaudela gorde nahi ditugun mezuak klikatu eta Artxibatu egingo dugu. Hori egiten badugu gogoan eduki behar dugu mezu horiek Mezu guztiak izeneko karpeta (3) batean gordetzen dira eta karpeta hori ezkutuan dago. Horrela artxibatutako mezu bat berriz ikusteko Mezu guztiak delako karpeta hori agerian jarriko dugu: lehen esan bezala Etiketak kudeatu atalera joan eta Mezu guztiak sistemaren etiketan erakutsi klikatuko dugu. Beste aukera bat da mezuen bilatzailea erabiltzea (4).
Etiketen bidez artxibatutako mezuak ez ditu sistemak ezabatzen, ez eta guk etiketa ezabatzen badugu ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina