2011/01/30

Debmirror-ek KO utzi du Apt-proxy



Lehengoan  mezu batean komentatu nuen institutuan irtenbide bat bilatu behar genuela arintzeko Linux ekipoen instalazioak eta eguneratzeak. Bi sistema horien artean erabaki behar eta biak jarri genituen martxan sutan frogatzen baita zartagina.

Hilabete eta piko pasa da eta dudarik gabe esperientzian Debmirror atera da garaile. Berarekin instalazio eta eguneratzeen deskargak barne sareko abiaduran egiten dira, ti-ta. Apt-proxirekin ordea hobekuntza oso txikia da.

Gure internetaren konexioa negargarria da eta Apt-proxyrekin ekipoak internetera atera behar dira, Debmirror-ekin, ordea, institutuko zerbitzariarekin nahikoa dute. Horrekin esan nahi dut beste baldintzetan, agian, emaitza beste bat izan daitekela.

Momentuz bi mirror jarri ditugu: Ubuntu Lucid eta Maverick. Orain erabaki behar dugu ia bertsio guztientzako mirror jarri behar ote dugun. Ikusiko dugu.

Gure institutuan ehundik gora ekipo daude eta konexio txarra: baldintza horietan dudarik ez daukat merezi duela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina