2010/07/07

Linux: Ktouch mekanografia ikasteko aplikazioa

(2014/7/8an eguneratua)

Mekanografia ikastea inbertsio txiki bat da, ordu batzuetako inbertsio bat etekin handia ematen duena: denbora laster berreskuratuko duzu eta, batez ere, erosotasunean izango dugu irabazia: idaztea plazer bat izango da eta ez buru eta begi ariketa nekagarria.

Linuxen mekanografia ikasteko aplikaziorik hoberena, nire ustez, Ktouch da: Interfazea euskaraz eta argia, pantailako laguntza, mailaz automatikoki pasatzeko aukera, estatistikak...


Instalazioa egiteko Ubuntun software-biltegitik egin dezakezu edo terminalean ondokoa itsatsi eta exekutatuta. Kontuan izan aplikazioa KDEkoa denez agian mega mordo bat instalatuko duela.
sudo apt-get install ktouch


Behin instalatuta abiatzeko Aplikazioak > Hezkuntza atalera joko dugu Ktouch abiatzeko.

Abiatzen denean ingelesez balego nahiz eta zuk sistema euskaraz izan ekipoaren ezarpenetara joko dugu eta Hizkuntza-sustegua klikatuko dugu falta zaizkion KDE hizkuntza fitxagiak instala ditzala.


Ktouch abaitzean agertzen den teklatua numerikoa edo teklatu ingelesa  bada espainola edo fratsesera -zure teklatuaren arabera- aldatu beharko duzu; horretarako menu nagusian Trebakunza > Teklatuaren diseinua eta zerrendan hauta ezazu zurea Spanish (es) edo Frantsesa (fr).


Ikasgaiak euskaraz daude Ktouch 2.1 bertsioan (Ubuntu, Kubuntu 14.04 bertsioan). Horren aurrekoetan nahi badituzu horrela instala ditzakezu:
  • Jaitsi ikasgaien fitxategia hemendik (2013/11/12an eguneratua): Euskara.Ktouch.xml
  • Erabiltzaile guztientzat erabilgarri egon dadin deskonprimatu eta Ktouchen karpetara kopiatu -suposatuta Deskargak karpetan bertan deskonprimitu duzula terminalean  honakoa itsatsi eta exekuta ezazu:
sudo mv ~/Deskargak/Euskara.Ktouch.xml /usr/share/kde4/apps/ktouch/Lecture
           eta eman Euskara karpetari irakurtzeko baimena:   
      

        chmod -R 744 /usr/share/kde4/apps/ktouch/Lecture/Euskara
    • Ktouch  euskarazko ariketak irekitzeko menu nagusian egin:  Trebakuntza > Ireki irakurgaia eta bilatu deskonprimitu duzun karpetan Euskara.Ktouch.xml fitxategia.


    Ariketa fitxategiak 38 maila ditu. Lehenengo 15etan letrak lantzen dira eta gainerakoetan karaktere grafikoak eta zenbakiak abestirekin tartekatuta ikasketa arintzearren.
    Ikasleak -edo zu- mailaz automatikoki pasatzea nahi baduzu ezarpenetan aldaketa txiki batzuk egitea komeni da. Pertsonala da, nik pasatzeko abiadura jaitsi diot eta zuzentasun minimoa pitin bat igo diot. Horrela jarri dut nik Ezarpenak > Konfiguratu Ktouch > Trebakuntza aukerak



    Animatzen bazara mekanografia egiten hona aholkutxo batzuk: hasi eta buka egin behar da, beraz, hauta ezazu garai egokia hasteko kontuan izanda egunean ordu bete egiten baduzu bi aste inguru beharko duzula. Kontzentrazio handia behar da eta teklatua ez begiratzeko determinazioa. Hamar minutuko tarteak egin eta atsedenetan eskuak, besoak eta sorbalda luzatzeko ariketak egin. Akatsik ez egiteak du garrantzia, ez pikatzeko abiadura. Ktouchekin bukatu ondoren idatzi ahalik eta gehien: mezuak lagunei, txateatu, twuiteatu... ikasitakoa finkatzeko.
    Animo.

    Ikasgela baten monitorizazioa ikasleek Ktouch erabiltzen ari diren unean. Marra gorriek egindako hutsak adierazten dituzte. Monitorizazioa Italc-en bidez egina dago.

    Zalantzaren bat baduzu idatzi komentarioa.

    2 iruzkin:

    1. oso aplikazio ona! mila esker!

      ErantzunEzabatu
    2. http://librezale.org/2010/12/21/mekanografia-euskaraz-ikasi/

      ErantzunEzabatu