Fossa eta nahi dut zuekin lehenengo inpresioak eta itxura aldetik nola konfiguratu dut zuekin partekatu.
Instalazioaz
- Lehenik eta behin seguritate kopia egin dut bada ezpada ere (Back in Time).
- Instalazioan atzeman dudan berritasun bakarra da hasieran sistemak USB live-aren integritatea konprobatzen duela (saltatu daiteke Ctrl+C) eginez. Lehenengo saioan esan nion instalazioan eguneratzeko eta begiratzeko kontrolatzaile pribatiboak eta ataskatu zitzaidan. Kanpora eta berriz hasi nintzen opzio horiek desmarkatuta eta ondo. Instalatu ondoren:
sudo apt get update
sudo apt get upgrade
sudo apt install ubuntu-restricted-extras
- Instalazioa automatikoa egin beharrean nik markatutako partizio parametroekin egiteko esan nion. 124GBeko SSD diskoa eta disko gogor bat daukat. Disko gogorrean /home mantendu dut (formateatu gabe datuak eta ezarpenak ez galtzeko) eta SSDan boot-efi, swapp eta / ezarri ditut.
- Berrabiarazi ondoren, ezarpenetan sortu ditut etxekoen erabiltzaileak lehendik zituzten izen berdinekin. Sortzeko ordena azken instalazioaren berdinarekin asmatzen baduzu ez dago arazorik baina ordena desberdina bada erabiltzailean sortzen dira baina sartzean arazoak gertatzen dira fitxategien jabetza ez dagokielako. Erraz konpontzen da. Administratzailearen rolarekin arazoak dituzten erabiltzaileentzat terminalean agindu hau emango dugu:
sudo chown -R erabiltzaile-izena /home/bere-karpetaren-izena/
Horrekin erabiltzaileari bere karpeta, eta haren barneko karpeta eta fitxategien jabetza emango diogu.
Ad. sudo chown -R maite /home/maite/
Lehen inpresioa:
- Abio denbora polita: minutu erdi erabiltzaileen zerrenda agertu arte eta 4 segundo erabiltzailearen saioa hasteko (Intel Corei i3/ 4GB REM eta SSD).
- Instalatu berria RAM erabilera 900MBeko da. Horretan lan handia egin dute Gnome eta Canonicalekoek zeren eta 18.04an sistemak 1,5GB RAM jaten zituen.
- Ambiance gaia gustukoa nuen eta Yaru berria ere ederra eta definizio argikoa da.
- Aplikazioak azkar irekitzen dira eta orain arte funtzionamendua blokeo eta akats gabea izan da. Errore mezua agertzen da noizbait baina erraz ken daiteke.
Nire gustuko pertsonalizazioa:
Gnome klasikoaren zalea naiz baina ematen dit Flashback museorako geratzen ari dela eta, ikusita RAM kontsumoa murriztu dutela aukera bat emango diot Gnome-Shellari itxura tuneatuta.
Hau dena gustu kontu eta erabilera kontua da, noski.
Ez ditut maite pantaila zuri zuriak, batez ere gauez, horregatik ezarri dut:
- Yaru iluna: Yaru da Ubunturen gai lehenetsia bertsio honetan eta ezarpenetan hiru aukera nagusi ematen ditu: argia, estandarra eta iluna. Nik iluna hautatu dut. Proban dudan programa guztiekin ondo ikusten da Zim Wikia salbu (konponbidea du).
- Era berean begiak gutxiago nekatzeko eta loa ez eragozteko f.lux instalatu dut.
sudo apt install fluxgui
Aplikazio honek gauez tonu gorrixka jartzen dio pantailari. Abiatzean konfiguratu behar dugu zehazteko gutxi gora behera gure kokapena -jakin dezan noiz ilundu eta argitzen duen- eta saioarekin batera abiatzeko -autostart-.
- Panelari buelta pare bat eman diot praktiko izan dadin eta pantaila gutxi okupatzeko eta, proba batzuk egin ondoren, Gnome-Shellen lau hedapen instalatu ditut: Aplikazioen menua, Lekuak -places-, Dash to panel, eta appindicators. Lehenengo biek panelaren eskuinean jartzen dute Aplikazioak eta Lekuak, hirugarrenak panelean jartzen ditu gogoko eta martxan dauden aplikazioak eta laugarrenak sistemaren erretiluko aplikazioen ikonoak.
Horiek instalatzeko:
sudo apt install gnome-shell-extensionssudo apt install gnome-shell-extension-dash-to-panelsudo apt install gnome-tweak-tool
Orain berrabiarazi behar da ordenagailua eta ireki Hedapenak edo Dohikuntzetako menuko Hedapenak.
Azpiko irudian ikusten denez, aktibatuko dugu Applications menu (Aplikazioak),
Places (Lekuak), Ubuntu app indicators eta Dash to panel. Azken hau engrananean klikatuta ondoren azalduko dudan bezala konfiguratzen ahal dugu.
Nik horrelako zerbait nahi nuen:
Horretarako Dash-to-panel-en konfigurazioan zehaztuko dugu
a- kokapena (position): goian (top) eta erdiratua eskuin eta ezkerreko elementuen artean (center, floating between left and rigth elements)
b- estiloa (style): ikonoen tamaina 36 pixel inguru, eta panel beltza gardena %40 opakutasunarekin.
Panel honen bidez beheko panelik ez dugu behar, martxan dauden aplikazioak ikusiko ditugu laranjaz azpimarratuta eta aurre-bistaratzearekin eta gainean eskuin klik eginda finkatzen ahal ditugu atrakean.
Bide batek Doikuntzetan, Leihoen titulu-barrak atalean leihoen kontrolak ezkerrean jarri ditut.
Aplikazioak ditugu panelean baina zeintzuk ageri, zeintzuk ez eta zein ordenean kudeatzeko tresnarik ez (Aplikazioak elementuaren gainean eskuin klik eginda ez da aplikazioen kudeatzailea irekitzen). Hori konpontzeko Alacarte aplikazioa instalatu dut:
sudo apt install alacarte
Oinarrizkoak bukatzeko, hodeiarekiko sinkronizazioa aktibatu dut. Sinkronizazio hori egin daiteke Ezarpenak > Lineako kontuak bidez baina nire hodeia Nextcloud-en dagoenez, sinkronizazioa automatizatzeko, instalatu dut Nextcloud bezeroa
sudo apt install nextcloud-desktop
Konfiguratu zerbitzariarekin eta ezarri abiatzeko sistemarekin batera.
Konklusioa:
Sistema sendoa, arina, azkarra, egonkorra, ederra eta erabilgarria denaren sentsazioarekin geratu naiz.
Ekainean Linux Mint LTS bertsioa atera behar du eta probatu nahi dut baina ematen dit, ahal badut, hurrengo Luberri sistema honen antza izango duela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina