- ekipoko beste erabiltzaileekin.
- sare lokalekoko beste erabiltzaileekin.
- interneteko beste erabiltzaileekin.
Partekatu ekipoanLinux oso sistema segurua da eta horrek bere prezioa du. Erabiltzaile arruntak (desktop user) ekipoko fitxategiak ikus-entzun ditzake baina soilik bere karpetan du eskubidea sortzeko, aldatzeko eta ezabatzeko. Administratzaileak egin dezake baina root bezala identifikatuta.
Ekipo berean hainbat erabiltzaile badago (gomendagarria aplikazioak eta interfazeak pertsonalizatzeko eta zenbait informazioaren konfidentzialtasuna gordetzeko) ikusiko dugu nola joka daiteke haien artean karpetak partekatzeko. Demagun familiakoen artean Argazkiak karpeta partekatu nahi dudala besteek argazkiak ikusteaz gain gehiago sartu ahal izateko eta daudenak aldatu edo ezabatu ahal izateko (baimenak eman eta ken daitezke). Urratsak:
- Karpeta sortu. Une honetan drwxr-xr-x baimenak ditu, alegia nik -jabeak- baimen guztiak ditut eta besteek bakarri ikus dezakete fitxategiak. Baimenak aldatzeko karpetan eskuin klik egin eta Baimenak atalean Besterik alorrean "Sortu eta ezabatu fitxategiak" hautatuko dugu.
- Karpeta jadanik balego eta materiala baleuka, material horren gainean eskubide guztiak besteei emateko karpetan gaudela Editatu > Hautatu dena> eskuin klik > Propietateak > Baimenak > Irakurri eta idatzi.
- Beste erabiltzaileek karpeta hori erraz ikusteko partekatu nahi dugun karpetan eskuin klik egin eta Sortu esteka klikatuko dugu. Esteka hori beste erabiltzaileen karpeta nagusietan jartzeko terminalean sudo nautilus egingo dugu, gure karpetara joan /home/erabiltzailea, bertatik ebaki (Ctrl+x) eta besteenetan itsatsi (Ctrl+v). Hartara ia ia berea balitzan jokatu ahal izango dute.
- Ubuntu 12.04 bertsioan karpeta edo fitxategi bat partekatzeko aukera ikusteko honako hau instalatu behar da (sudo apt-get install nautilus-share edo sudo apt-get install nemo-share erabiltzen duzun arakatzailearen arabera).
- Partekatu nahi dugun karpetan eskuin klik egin eta Partekatze-aukerak markatu. Sambaren Sharing service instalatzeko eskatuko digu. Behin instalatuta aukera dugu karpeta horri konpartitze izen bat jartzeko eta aukera emateko irakurtzeaz gain beste erabiltzaileei baimena emateko fitxategi berriak sartzeko.
- Karpetan dauden fitxategien gaineko baimenak kudea dezakegu, hala nola batzuk irakurtzeko soilik, beste batzuk modifikagarriak eta abar. Horretarako fitxategi hauetan eskuin klik egin > Propietateak > Baimenak > Besterenak.
- Beste erabiltzaileek gure karpeta ikusteko menu nagusiko Lekuak > Sarea > Partekatutako ekipoa > klik bikoitza egin eta partekatutako karpeta edo fitxategia ageriko dira. Nahi izanez gero esteka bat sor daiteke aurreko kasuan bezala atzipena errazteko.
- Dropbox. Erregistratu eta 2GBeko fitxategi-ostatua eskaintzen duen zerbitzua. Bere web-orritik edota sistemaren arakatzailetik (Nautilus, Explorer...) -instalatuz gero web ostatuarekin sinkronizatzen den karpeta lokala sortzen du- parteka dezakegu fitxategi edo karpeta bat. Horretarako Dropboxen karpeta lokaleko Public karpetan kokatu partekatu nahi duzun fitxategia edo karpeta, haren gainean eskuin klik egin eta Dropbox atalean Copy public link klikatu eta link hori itsatsi zure web orrian.
- Google Drive, UbuntuOne, Box.com zerbitzuekin antzera jokatuko dugu. Karpeta sortu edo dagoen karpetan eskuin klik egin eta Share > Invite people eta gonbidatu nahi dugunen helbideak jarriko ditugu edo publikoa egin bere partekatzeko esteka kopiatu eta web edo blogean jarrita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina