![]() |
Wikimedia-n |
![]() |
Wikimedia-n |
Urtero moduan jokatuz gero, uztailaren bukaeran EAEko Hezkuntza Sailak eskaintzen duen Moodle plataforma 3.8 bertsiotik 3.10 bertsiora pasatuko da.
Oro har ez dago aldaketa handirik. Itxura aldaketa handiak 2022-23 ikasturtean izango dira 4.0 bertsioarekin. Moodle Docs-en informazioaren oinarrituta, datorren ikasturteko berritasunik interesgarrienak zerrendatzen saiatuko naiz..
DENENTZAT
![]() |
Ikasleak azterketa bukatzeko falta den denbora ikusiko du |
IRAKASLEENTZAT
![]() |
Edukien bankuko ikuspegia |
![]() |
Galdetegiaren ezarpenetan izango den aukera berria. |
Hemen duzue 3.9 eta 3.10 bertsioen aurkezpen bideo laburrak. Ingelesez daude baina nabigatzailea euskaraz konfiguratuta baduzu, azpitituluak gure hizkuntzan agertuko zaizkizu.
3.9 bertsioa
4. Systemback-en menuan bigarren aukera hartu: instalatu. Datuen fitxa bete eta partizioen esleipen taulan aprobetxatuko dugu Ubuntu zaharraren partizioak: 4GB ingurukoari Linux-SWAP esleitu eta onartu eta ext4 partizio handiari sistema (/) esleituko diogu eta aurrera (Next).
Oharra:
Probatu dudan ikastetxean hauetako ordenagailu batzuetan CAUk W10 instalatu zieten. Horrelakoetan saiatu naiz Luberri W10ekin batera instalatzen eta ezin. Azkenean W10 kendu eta Luberri jarri dut. Horretarako BIOSean USB arrankea jarri dut baina ez dit utzi saguarekin eta teklen bidez egin behar izan dut. UEFI moduan abiatzen da automatikoki. Partizioen esleipen pantailan ordenagailuko partizio guztiak ezabatu ditut (Delete) eta hauek sortu ditut: 100MBkoa, 4000MBkoa eta gainerako espazio guztia hirugarrenean. Ondoren lehenengoari boot-efi, bigarrenari linux-swap eta hirugarrenari sistema (/) esleitu diet. Gruba EFI partizioan jarriko du. Next, aurrera!
Jendeak gero eta gehiago erabiltzen ditu egutegi digitalak baina paperezko edo sasi-digital hau ondo etortzen da planifikazio tresna bezala.
Egutegia LibreOfficeko kalkulu orria da (ods) eta egutegi osoa du lehenengo fitxan...
...eta hilabetez hilabetetakoa hurrengoetan.
editatu daiteke edo zuzenean inprimatu.
Aste honetan Josune Igoak formakuntza bat eman du Irungo Berritzegunean ikastetxeen irratien inguruan eta, beste gauza askoren artean, irrati digitalen inguruan hitz egin dugu eta OBS Studio transmisio aplikazioaz aritu gara.
Zalantza nuen ea OBSren nahaste mahai digitalak mahai analogikoaren lana egin zezakeen.
Irratia gogoan, proba egin dut. Sortu dut eszena berri bat soilik audioak dituena:
Probatu dut eta ederki kontrolatzen ahal dira bolumenak. Hori bai toki berean egonda hiru mikroak hiruek hartzen dute soinua. Beraz, irrati bat muntatzean garrantzitsua iruditzen zait norabide bakarreko mikrofonoak erabiltzea.
Gogoan izan OBS Studio software librea dela eta euskaraz funtzionatzen duela.
Ikasleek egiten dituzten hainbat zeregin edo jarduera ez dira digitalak baina, agian, irakasleak euren ebaluazio-kalifikazioa Moodlen bidez kudeatu nahi ditu; zertarako?
Bi kudeaketa bereizten ditut:
a.- produktu analogikoak digitalizatzea: paperezko idazkiak, matematikako ariketak, marrazkiak, eskemak... eskaneatzea edo argazkia ateratzea; eskulanei argazkiak ateratzea, narrazioak grabatzea... Digitalizazio horri esker produktuaren kopia digital bat gorde dezake irakasleak.
Bi aukera daude:
b.- produktu analogikoa ez digitalizatzea. Formatu digitalean behintzat ez gordetzea.
Ebaluatzeko momentuan, bidalitako fitxategia irudi bat bada komeni da PDF oharrak markatzea zeren eta horrela irudiaren gainean editatu ahal izango dugu.
Eta Feedback motan markatuko dugu feedback-iruzkinak -irakasleak idazten duena ikasleari iritsiko zaio- eta feedback-fitxategia markatuko dugu digitalizazioa -argazkia, eskaner-irudia, grabazioa...- erantsi nahi badugu (lehen aipatutako a.- kasua).
b: produktua ez da gordeko, formatu digitalean behintzat.
Irakasleak ez badu interesik kopia digitala gordetzen, joka dezake aurreko kasuan bezala, alegia bidalketarik aktibatu gabe, eta iruzkinetan Feedback-iruzkina markatuko du baina ez Feedback-fitxategia, edo markatuta badago ere ez du erabiliko. Beraz a.2 edo b modalitateak berdin diseina daitezke.