Ikasleek egiten dituzten hainbat zeregin edo jarduera ez dira digitalak baina, agian, irakasleak euren ebaluazio-kalifikazioa Moodlen bidez kudeatu nahi ditu; zertarako?
- Ikastaroko sekuentziazioan jarduera guztiak -digitalak eta ez digitalak- ager daitezen. Hartara hobeto planifikatzeko, denboralizatzeko... aukera izango du.
- Moodleko ebaluazio tresnak erabili ahal izateko: feedback digitala, errubrikak...
- Moodleko kalifikazio liburuan txertatzeko.
- Moodleko konpetentzien ebaluazioa erabili ahal izateko.
- ...
Bi kudeaketa bereizten ditut:
a.- produktu analogikoak digitalizatzea: paperezko idazkiak, matematikako ariketak, marrazkiak, eskemak... eskaneatzea edo argazkia ateratzea; eskulanei argazkiak ateratzea, narrazioak grabatzea... Digitalizazio horri esker produktuaren kopia digital bat gorde dezake irakasleak.
Bi aukera daude:
- a1: ikasleak, ikastetxean edo etxean, digitalizatzea eta bidaltzea.
- a2: irakasleak digitalizatzea.
b.- produktu analogikoa ez digitalizatzea. Formatu digitalean behintzat ez gordetzea.
Nola prestatu zeregina Moodlen.
Ebaluatzeko momentuan, bidalitako fitxategia irudi bat bada komeni da PDF oharrak markatzea zeren eta horrela irudiaren gainean editatu ahal izango dugu.
Hortaz gain, testu komentario orokorrak egin ahal izateko feedback-iruzkinak ere erabiliko ditugu.
Eta Feedback motan markatuko dugu feedback-iruzkinak -irakasleak idazten duena ikasleari iritsiko zaio- eta feedback-fitxategia markatuko dugu digitalizazioa -argazkia, eskaner-irudia, grabazioa...- erantsi nahi badugu (lehen aipatutako a.- kasua).
b: produktua ez da gordeko, formatu digitalean behintzat.
Irakasleak ez badu interesik kopia digitala gordetzen, joka dezake aurreko kasuan bezala, alegia bidalketarik aktibatu gabe, eta iruzkinetan Feedback-iruzkina markatuko du baina ez Feedback-fitxategia, edo markatuta badago ere ez du erabiliko. Beraz a.2 edo b modalitateak berdin diseina daitezke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina