2011/06/21
Ubuntu: nola sortu fitxategi eta karpeten estekak
Ez da modu bakarra baina bai errazena. Estekatu nahi duzun fitxategi edo karpetaren gainean jarri, klika saguaren gurpilean -edo erdiko botoian- eta herrestan eraman mahaigainera edo esteka utzi nahi duzun karpetan, askatzean menu txiki batek emango dizu aukera eramateko, kopiatzeko edo estekatzeko; hirugarrena hautatu eta kito.
Hiru ohar.
Estekak sortzeko modu hau erraza izateaz gain funtzionatzen duen bakarra da estekatu beharreko fitxategia edo karpeta ekipotik kanpo sarean konpartitutako karpeta batean dagoenean.
Esteka hauei Linuxen sinbolikoak edo bigunak esaten zaie. Esteka ezabatzen baduzu jatorrizkoa ez du kalterik hartzen. Jatorrizkoa ezabatuz gero esteka zurtz geratzen da.
Erabiltzaile bat baino gehiago badago ekipoan estekak erabili daitezke karpetak konpartitzeko. Kasu horretan karpetaren jabeak haren propietateetan baimenak alda ditzake beste erabiltzaileei eskubide gehiago emateko.
2011/06/16
Luistxo Fernandez software libre eta enpresaz
Luistxo Fernandez CodeSyntax enpresako partaideak elkarrizketa batean jardun du software libre eta enpresaz, beti bezain argigarri eta etxeko. Bereziki interesgarria iruditu zait software librearen erabilerak nola indartu dezake enpresaren erantzukizun soziala. Aspaldi ez nuen termino hori entzuten, ez behintzat Aurrezki Kutxaren kutsurik gabe.
Elkarrizketa Zortzigarren Lurraldea proiekturako egin dute eta blogean edukien kontzeptu mapa eta guzti ikus daiteke.
Elkarrizketa Zortzigarren Lurraldea proiekturako egin dute eta blogean edukien kontzeptu mapa eta guzti ikus daiteke.
2011/06/14
Nola eman baja zenbait sare sozialetan
by Luc Legay |
Facebook. Baja hartzeko esteka honetara jo dezakezu eta ematen dituen jarraibideak segi. Lanak egin ondoren hamalau egunez baja behin behinekoa izango da eta epe horretan atzera egin dezakezu.
Twitter. Esteka honetatik ezabatzen da "eliminar la cuenta" sakatuta. Baja une horretan hartzen da eta ezin dira ez kontua ez datuak berreskuratu.
MySpace. Baja hartzeko esketa honetan klika eta "cancelar la cuenta" egin.
Tuenti. Behin behineko baja har daiteke kontuaren ezarpenetatik edo behin betikoa esteka honetan abiatuta -arrazoi bat eman behar da-.
Informazio iturria: Consumer
2011/06/12
Lur entziklopediako edukiak Wikipediara
EAEko Hizkuntza Politikak bere jarrera argitu du. Iazko azaroan esan zuen 200.000 euro zituela euskarazko entziklopedia bat sortzeko edo Wikipediarekin hitzarmen bat egiteko.
Badirudi azkenean 169.000 euroko partida bat -zer gertatu da gainerako 31.000ekin?- jarriko duela lehiaketa publiko baten bidez bere jabetzakoak diren Lur Entziklopediako edukiak egokituta Wikipediara sartzeko.
Azaroko egoera Sustatun
Albistea Euskadi+Innovan
Badirudi azkenean 169.000 euroko partida bat -zer gertatu da gainerako 31.000ekin?- jarriko duela lehiaketa publiko baten bidez bere jabetzakoak diren Lur Entziklopediako edukiak egokituta Wikipediara sartzeko.
Azaroko egoera Sustatun
Albistea Euskadi+Innovan
Pantaila beltza
Gauez ohitura dut RSS edo harpidetzei begiratu bat emateko eta, ordu horretan bederen, pantaila zuriak begiak nekatzen dizkit. Azkenean pantaila beltzera jo dut eta begiek eskertzen dute.
Horretarako hiru elementu belztu ditut:
- Ubunturen gaia Ambiance, oker ez banago instalazioak jartzen duena, aplikazioaren barra beltza du eta.
- Firefoxentzako Ambiance gaia, kilkerren koskabiloen kolorekoa.
- Azkenik Google Reader belzteko:
- Firefoxen Stylish gehigarria instalatuko dugu; honek Google Reader eta Gmailen gaiak jartzeko aukera ematen du.
- Userstyles web orriko Perfect Dark estiloa instalatuko dugu.
Aldaketa hauek frogatu eta gustuko ez badituzu ken ditzakezu honela: Firefoxen Tresnak > Gehigarriak eta bertan Hedapenetan Stylish kendu eta Itxura atalean Ubuntu Ambiance kendu.
2011/06/11
Surfer: 3Dimentsioko funtzioen irudikapena
Letretakoentzat lan nekeza izan da beti bi dimentsioko funtzioen interpretazioa, parabolak direla, direla hiperbolak... x eta y-rekin nahasita ibiltzen ginenontzat haren laguna den z agertzen denean forma matematikoen edertasunaz disfrutatzearekin konformatu beharko dugu.
Oberwolfacheko ikerketa matematikako institutuak garatu du eta hiru aldagaitako funtzioak irudikatzen ditu. Funtzio galeria bat eskaintzen du eta funtzio hauetan zenbait aldagaien balioekin jolas daiteke formak aldatzeko.
Programa hiru sistema nagusietan dabil.
Linuxen instalatzeko hemendik jaitsi eta fitxategian bi klik eginda software biltegiak instalatuko du (instalazioa bukatzen duenean ez du adierazten baina programa prest egongo da Aplikazioak > bestelakoak taldean).
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)