2011/01/17

Internet DJ Consola, audio proiektuetarako softwarea



Linuxerako aplikazio honek audio grabazio bat egiten laguntzen du, erreprodukzio zerrendak antolatzen eta hainbat tresnak eskaintzen.

Audio projektu hauek izan daitezke:
  • Irrati saioak podcast bidez.
  • Irrati saioak stream bidez.
  • Ipuin eta kontakizunak.
  • Antzerkirako audioa.
  • Ikuskizunak, disko festak.
  • eta abar.
Funtzean audio zerrenda bat edo bi prestatuko ditugu eta gero, tartean edo gainean, mikrofonoz kontakizun, elkarrizketak eta abar grabatuko ditugu.

Audio-proiektuetarako Audacity erabiltzen da gehien bat. Audacity nolabait esateko postgrabazio lanak errazten ditu, hau da egindako grabazioak eta musikak editatzea. DJ Console, ordea, grabazio biziak egiteko tresna da: musikak eta audio efektuak zerrendetan  prestatu eta gidoi baten laguntzaz irrati, antzerki saioa edo kontakizuna grabatzen laguntzen du. Edo bestela musika soileko sekuentzia bat ikuskizun baterako.

Ikus dezagun, gainetik bada ere zer itxura duen eta bere tresna nagusiak:

Leiho eta kontrol nagusiak hauek dira:

Klik egin gainean beste fitxa batean irudi handia ikusteko.
Bertan ikusten da bi erreprodukzio zerrenda presta dezakegula eta biak batera erabili gaineko kontrolen bidez. Zerrendetan audioak txertatzeko gaineko kontroletan eskuinekoa erabiliko dugu, edota zerrendaren leihoaren gainean eskuin klik egiten. Audioaz gain, eskuin klikaz, kontrolak -fade edo urtzeak, iragarkiak... erantsi eta itemak edita ditzakegu. Zerrendak gorde ditzakegu m3u formatuan.

Sartutako hainbat audio, hala nola sintoniak eta audio efektuak -zaratak, txaloak...- Jingles atalera eransten baditugu grabazioaren edozein unean txerta ditzakegu, Jingles botoia sakatuta horrelako leihoa irekiko da:


Beheko aldean, hobespenen ezkerraldean, Output botoian sakatuta grabatzeko kontrolak ageriko zaizkigu. Grabazioa galerarik gabeko .flac formatuan egiten da. Gogoan izan behar dugu grabazioa martxan jarri eta bukatzean gelditu. Grabatu ondoren mp3 edo ogg formatu arinagoetara bihur dezakegu.



Irratiko zuzeneko saioetan telefonoari sarrera ematen ahal zaio- Skype telefonoa-. Mikrofonoa mututzeko botoia ere badago.

Ezkerraldeko kontrolak audio eta stream emisio kontrolak dira. Mikrofono bat baino gehiago erabili nahi badugu soinu txartela profesionala beharko dugu edo nahaste kontsola bat.

Programak aukera ematen du irratia zuzenean emititzeko stream bidez (hainbat internet-zerbitzarik aukera hori ematen dute prezio txiki baten truke) baina errazago eta eskoletarako praktikoagoa da saioa grabatzea eta gero podcast motako blog baten bidez saioaren grabazioa eskaintzea.

Laburbilduz audio muntaiak egiteko Audacity baino praktikoagoa iruditzen zaidan tresna.

Instalatzeko, Ubuntun, software biltegira joan eta Internet DJ Console bilatu eta instalatu, edo terminalean agindu hau itsatsi:

sudo apt-get install idjc

Aplikazio hau Linuxen gainean soilik dabil. Windowserako antzeko zerbait nahi baduzu dohan PodProducer duzu.

Beste software multimedia kontsulta dezakezu Antigua-Luberri BHIko bilduman.

2011/01/09

Nola lotu bi bideo Ubuntun

Gaur planteatu zait arazo bat: badut filma bat bi fitxategitan eta haren subtituluak aparte. Erreproduzitzeko DVDan batu behar ditut bideo zatiak.
Bi posibilitate topatu ditut:

a- bideo editore batez, esate baterako Openshot. Bertan bi zatiak inportatu, edizio lerrora eraman eta bideo berria egin. Erraza baina denboraz luzea.

b- terminalean. Horretarako bi bideoak lotuko ditugu.

cat 1zatia.ogv 2zatia.ogv > filmosoa.ogv

Erraza eta azkarra, eta ogv formatuarekin nahikoa. Avi formatuentzat bigarren hurrats bat behar da: birkodetzea. Horretarako memcoder instalatu behar dugu:

sudo apt-get mencoder

eta ondoren agindu hau exekutatu

mencoder -forceidx -oac copy -ovc filmosoa.avi -o filmosoaprest.avi

Bigarren metodo hau azkarragoa da.

2011/01/05

Nola ikusi AVI filma bat azpitituluekin

USB memoria bat DVD erreproduktore batean
Jaitsi ba duzu film edo dokumental bat AVI formatuan eta azpititutuluekin ikusi nahi baduzu lehenik eta behin azpitituluak eskuratu behar dituzu: hemendik erderaz eta azpitituluak.com-etik euskaraz. Gehienetan azpitituluak srt edo sub formatuan deskargatzen dira.

Erreproduzitzeko

Ordenagailuan

Bideoak erreproduzitzeko programarik hoberena -sistema guztietan- VLC programa librea da. Programa ireki eta egin Media>Advanced Open File... bertan bideoa hautatu goi aldean, markatu Use a subtiltels file eta Browse sakatu hautatzeko erabili nahi duzun azptititulu fitxategia.


DVD erreproduktorean

Erreproduktore hauetan DVD eta SVCD diskoetan menutik hauta dezakegu audioa eta azpitituluak baina AVI formatuko bideoetan -bai CD bai USB memoria edo diskoetan- aukera hori ez dago. Kasu honetan filma azpitituluekin ikusteko modua hau da, filmaren fitxategia eta azpitituluena -bakarra izan behar du- izen berbera eduki behar dute, ezberdintasun bakarra fitxategiaren luzapena izan behar du. Hala bada filma erreproduzitzean automatikoki hartuko ditu titulu bereko azpitituluak.

Ikus dezagun adibide bat. Azpiko filma dugu, ingelesezko bertsioa eta azpitituluak ingelesez eta euskaraz.
Pelikula euskarazko azpitituluekin ikusteko CDra edo USB memoriara pasatuko ditugu...
 eta fitxategien izenak berdinduko ditugu.
Barrura eta disfrutatzera.

2011/01/04

Firefox Internet Exploreren gainetik Europan

2010 urtean zehar Firefox eta IEren arteko aldea txikitzen joan da eta Abendutik Firefox Europan gehien erabiltzen den nabigatzailea da. Egin klik irudian hobeto ikusi nahi baduzu.


Bost nabigatzaile nagusien kuota bilakaera Europan 2010ean.

Ehuneko 40ko kuotari eutsi dio Explorer kuota jaisten den bitartean, gehien bat Chromeren igoeragatik.
Albiste onak software librearentzat eta toke bat Eusko Jaurlaritzarentzat, izan ere, oraindik orain bere hainbat web aplikazio IEn soilik funtzionatzen dute ongi.

Iturria: StatCounter

Firefoxentzako hainbat gehigarri interesgarri.

2010/12/26

Libertine eta Biolinum kb bi letra mota interesgarri

Libertine Open Fonts Project proiektuak bi letra mota multzo interesgarri eta libre eskaintzen digu:

Batetik Libertine letra tipoa, seriff motakoa, alegia letretan errematea duena, hain ezaguna den Times New Roman letraren antzekoa. Letra hau oso interesgarria iruditzen zait matematika eta oro har zientzia arloko testuentzat, izan ere ikur matematikoz ondo hornitua dago. Begira horietako batzuk:


Bestetik Biolinum keyboard. Sans seriff edo errematerik gabeko letra mota honek duen berezitasuna da letrek teklaren itxura hartzen dutela eta tekla bereziak ere barnean direla.



Interesgarria iruditzen zait testuetan laster teklak eta oro har teklatuko eragiketak adierazteko.

Bi letra multzo hauek Linux, Mac zein Windowsen erabili daitezke. Horretarako bertatik

Ondoren deskonprimatu behar da. .tgz formatuan dago, beraz, Windows zein Macen 7zip edo Izarc moduko deskonpresore on -eta libre- bat behar da. Ondoren Fonts karpetan sartu, bertan bi letra mota hauen hainbat aldaera ditugu: arrunta (Re), Bold edo lodia (Bd), etzana edo italikoa (it)... eta LinBiolinumen kasuan keyboard (Kb), denetan Truetype (ttf) eta aurreratuagoa den Opentype (otf) formatuan. Instalatzeko:

Windowsen c:\windowss\fonts karpetara kopiatu.
Linuxen fitxategian klikatu letra-tipoen ikustaileak ireki dezan eta bertan ematen du aukera instalatzeko.
Mac-en, sentitzen dut, Gurutze, ez dakit.

Gaur (11/1/22) ikusi dut Libreofficek instalatuta ekarriko dituela.

2010/12/18

Imagelabel: irudiei testu kutxa eransteko Nautiluserako scripta

Imagelabel Nautilusen, hau da Gnomeren arakatzailean dabilen scritp bat da. Hari esker arakatzailean gaudela irudi fitxategiei esker klik egin eta zabaltzen den menuan, Script-ak atalean klikatuta imagelabel agertuko da eta hari klik eginez testu kutxarako aukerak ageriko dira.
  • Kutxa koloreduna -horia- edo ez -grisa-.
  • Testuaren letraren tamaina.
  • Testua bera.

Frogak egin ditzakegu gustura gelditu arte, orduan testua idazten den tokian "save" idatzi eta gordeko dugu.

 Hona hemen bi argazki labeldun


Instalatzeko fitxategi hau

ondoren deskonprimatu eta fitxategia zure karpetako .gnome2/nautilus-scripts karpetara eraman (izenaren aurretik puntua duten karpetak ezkutukoak dira eta berauek ikusteko arakatzailean Ctrl+h egin behar duzu).

Script hau oso ondo moldatzen da irudiak biratzeko eta tamaina aldatzeko aplikazioarekin.

Informazio iturria