Libertine Open Fonts Project proiektuak bi letra mota multzo interesgarri eta libre eskaintzen digu:
Batetik Libertine letra tipoa, seriff motakoa, alegia letretan errematea duena, hain ezaguna den Times New Roman letraren antzekoa. Letra hau oso interesgarria iruditzen zait matematika eta oro har zientzia arloko testuentzat, izan ere ikur matematikoz ondo hornitua dago. Begira horietako batzuk:
Bestetik Biolinum keyboard. Sans seriff edo errematerik gabeko letra mota honek duen berezitasuna da letrek teklaren itxura hartzen dutela eta tekla bereziak ere barnean direla.
Interesgarria iruditzen zait testuetan laster teklak eta oro har teklatuko eragiketak adierazteko.
Bi letra multzo hauek Linux, Mac zein Windowsen erabili daitezke. Horretarako bertatik
Ondoren deskonprimatu behar da. .tgz formatuan dago, beraz, Windows zein Macen 7zip edo Izarc moduko deskonpresore on -eta libre- bat behar da. Ondoren Fonts karpetan sartu, bertan bi letra mota hauen hainbat aldaera ditugu: arrunta (Re), Bold edo lodia (Bd), etzana edo italikoa (it)... eta LinBiolinumen kasuan keyboard (Kb), denetan Truetype (ttf) eta aurreratuagoa den Opentype (otf) formatuan. Instalatzeko:
Windowsen c:\windowss\fonts karpetara kopiatu.
Linuxen fitxategian klikatu letra-tipoen ikustaileak ireki dezan eta bertan ematen du aukera instalatzeko.
Mac-en, sentitzen dut, Gurutze, ez dakit.
Gaur (11/1/22) ikusi dut Libreofficek instalatuta ekarriko dituela.
Kaixo, Alex. Mac-en, Linuxen antzera, deskonprimatu den artxiboaren gainean klik bikoitza egin eta tipografia Katalogoa irekitzen da. Ondoren, "letra tipoa instalatu" botoiari eman eta instalatzen da.
ErantzunEzabatuOndo izan eta laster arte.