2009/06/24

Gtalk Ubuntun

Ubuntun hasberriak garenok zenbait aplikazioen falta somatzen dugu (nonbait Windows-dependentzia dugu). Horien artean Google Talk dago, txata, mezularitza eta ordenagailuen arteko ahots komunikazioa eskaintzen duen zerbitzua.

Orain, Mozilla Prism teknologiari esker, web-aplikazioak (WebApp) edozein sistema eragilearen mahaigainean jar daitezke.


Ubuntun grafikoki instalatzeko (parkatu linuxeroak baina msdos ere ahaztu egin zait) hauek dira urratsak:
Sistema > administrazioa > Synaptic (pasahitza) > Aldatu > Bilatu > Google idatzi eta zerrendatik prism-google-talk hautatu eta aplikatu egin eta, bukatzean, aplikazioen Internet atalean agertuko da.

Ingelesez dago baina no problem erabiltzeko.

2009/06/19

Bilaketa-motoreak instalatu Firefoxen

Bilaketa-motoreak Firefox dituen tresna garrantzitsuenetakoa eta ezezagunetakoena da. Nabigadorean jende gehienak abiatze edo etxeko orri moduan Google bilatzailea du eta bertatik egiten ditu bilaketak baina bilaketa-motoreak, nire ustez, erabilgarriagoak dira.
Baina, zer dira bilaketa motoreak? Nabigadorearen tresna-barraren eskuin aldeko lehiatila hauda:



Zer abantailak ditu betiko Google orriarekiko?
  • Googlez gain beste bilatzaileak instala dezakegu, hala nola Wikipedia, Yahoo, Elebila...
  • Bertako bilaketa adimentsua da, alegia guk idatzi ahala berak bilatzen ari garenaz proposamenak egiten dizkigu eta, asmatuz gero, idazteari utzi eta proposamena klikatuko dugu. Hau bereziki interesgarria da bilatzen dugun izena edo terminoa, ingelesezkoa delako-edo nola idazten den ondo ez badakigu.
  • Bilaketa-motoreen lehiatila erabiltzen badugu abiatze orrian beste orri bat jar dezakegu, edo orri-multzo bat (ikusi Fast Dial gehigarria).

Nola instalatu gure gogoko bilaketa-motoreak?

Firefox lehenetsitako motore batzuk ditu eta, horietaz gain, gure gogoko beste batzuk instala eta gogokoak ez ditugunak ken ditzakegu.
Motoreak instalatzeko erarik errazena instalatu nahi dugun bilatzailearen orrira joan eta motoreen zerrendako azpiko aldean bilatzaile hau gehitzeko aukera agertuko da (irudian Elebila).
Onartu ondoren gehitutako motorea zerrendan zein postuan nahi dugun erabaki dezakegu elementua gora eramaten.




2009/06/15

San Sebastiango urbanismoa Google Earthen ikusgai

Ayuntamiento de San Sebastianek Google-i emandako datuekin hiritarrok, eraikin itxurosoenak hiru dimentsiotan ikusteaz gain, era erraz batean kontsulta ditzakegu hiriari buruzko urbanismo-plano mordo bat, hala nola energia, garraio eta komunikazio azpiegiturak, ur eta saneamendukoak eta lurraren kalifikazioak auzoka zehaztasun handi xamarrarekin.

Informazioa ikusi ahal izateko Google Earth instalatuta eduki behar da; informazio fitxategi bat internetetik deskargatu eta GE-ekin ireki, alboko barra aktibatuta (sidebar) tokien (places) informazioan Donostia-San Sebastian zabaldu eta azpiko menuan ikusi nahi dugun informazioa hautatuko dugu.

Eredugarria Etxezarretaren udal administrazioak erdaldunekin egin duen ahalegin informatiboa (datuen zesioaz eta eguneratzeaz zehaztasunetan sartu gabe). Ia euskaldunekin beste horrenbeste noiz egiten duten.

Azpiko irudian Antigua auzoko kalifikazio urbanistikoa.

2009/06/08

Nola erantsi titulua eta favicon bat web orri bati

Nabigatzaile batean fitxa izendatzen duen irtengunean favicon edo ikono txikia eta orri-izena jartzeko urratsak:
  1. Lehenik eta behin ikonoa prestatuko dugu Gimpekin edo beste editorerekin. 32x32 pixeleko tamaina izan behar du eta .ico formatua. Gordeko dugu favicon.ico izenarekin.
  2. Ondoren ikonoa web-orriaren kokalekuaren errora igoko dugu Filezilla edo bestelako FTPrekin.
  3. Web-orriak editatuko ditugu eta head sekzioan, alegia artean, meta-datuen azpian, lerro hauek kokatuko ditugu:

2009/06/04

Nola txertatu audio bat OpenOffice Impress aurkezpen baten zehar

Impress batean audioak -musika, ahozko grabazioak...- txertatzeko eskuin menuko Diapositiba-trantsizioa ataletik egingo dugu.
Delako audioa diapositiba zehatz batean entzun behar bada eta berau aldatzean audioa isildu behar bada horrela egingo dugu:
  • Kokatu audioa hasi behar duen diapositiba horretan eta eskuin aldeko Diapositiba-trantsizioa atalean Soinua > Beste soinu bat > arakatzailean fitxategia hautatu (wav, mp3, ogg...) eta ez aktibatu azpiko Jarraitu hurrengoan.
Aitzitik, audio hori hurrengo diapositibetan ere entzutea nahi baduzu (fondoko musika, hitzaldia...) orduan aktiba ezazu Jarraitu hurrengoan atzeko diapositibetan.

Diapositiba tarte batean entzutea nahi baduzu, tarteko azken diapositibaren trantsizioan "gelditu aurreko soinua" hauta ezazu.


Aurkezpena eta audioa komeni du karpeta berean egotea eta aurkezpena eraman behar badugu, esate baterako USB memoria batera, karpeta eramango dugu audioa ez baita txertatzen aurkezpenean, estekatu egiten da. Postaz bidaltzeko aipatutako karpeta konprimitu eta erantsiko diogu mezuari.

2009/05/30

Adblock Plus publizitatea blokeatzen duen Firefox gehigarria

Badakit web-orri askok publizitatetik bizi direla baina niri gogaitzen nau, nabigazioa moteltzen du eta txikiak nahi ez dituzten orrietara eramaten ditu.
Firefoxek pop-up leihoak blokeatzen ditu baina horrek publizitate guztia ez du kentzen. Gainerakoa, alegia bannerrak, Google AdSense eta abar blokeatzeko tresna interesgarria da Adblock Plus gehigarria.

Nola funzionatzen du:
  • Lehenik eta behin bertatik eskuratuko dugu.
  • Abiatzen den aurreneko aldian iragazki-paketeak instalatzea eskaintzen digu. Nik Frantziakoa instalatu dut, hurbiltasunagatik. Horrek publizitate gehiena filtratuko du baina pasatzen dena eskuz filtratuko dugu publizitate-irudian eskuin klik egin eta iragazki multzora erantsiz.
  • Adblock-en ikonoa tresna barran agertzen da baina aukeretan kendu edo egoera barrara eraman dezakegu.

Aldea ikusteko hona Childtopia, umeentzako jolasak politak euskaraz eskaintzen duen orria publizitatearekin ...
eta gabe.

Beste gehigarri interesgarriak ikusi nahi baduzu klikatu bertan.