Bilaketa-motoreak Firefox dituen tresna garrantzitsuenetakoa eta ezezagunetakoena da. Nabigadorean jende gehienak abiatze edo etxeko orri moduan Google bilatzailea du eta bertatik egiten ditu bilaketak baina bilaketa-motoreak, nire ustez, erabilgarriagoak dira.
Baina, zer dira bilaketa motoreak? Nabigadorearen tresna-barraren eskuin aldeko lehiatila hauda:
Zer abantailak ditu betiko Google orriarekiko?
Nola instalatu gure gogoko bilaketa-motoreak?
Firefox lehenetsitako motore batzuk ditu eta, horietaz gain, gure gogoko beste batzuk instala eta gogokoak ez ditugunak ken ditzakegu.
Motoreak instalatzeko erarik errazena instalatu nahi dugun bilatzailearen orrira joan eta motoreen zerrendako azpiko aldean bilatzaile hau gehitzeko aukera agertuko da (irudian Elebila).
Onartu ondoren gehitutako motorea zerrendan zein postuan nahi dugun erabaki dezakegu elementua gora eramaten.
Baina, zer dira bilaketa motoreak? Nabigadorearen tresna-barraren eskuin aldeko lehiatila hauda:
Zer abantailak ditu betiko Google orriarekiko?
- Googlez gain beste bilatzaileak instala dezakegu, hala nola Wikipedia, Yahoo, Elebila...
- Bertako bilaketa adimentsua da, alegia guk idatzi ahala berak bilatzen ari garenaz proposamenak egiten dizkigu eta, asmatuz gero, idazteari utzi eta proposamena klikatuko dugu. Hau bereziki interesgarria da bilatzen dugun izena edo terminoa, ingelesezkoa delako-edo nola idazten den ondo ez badakigu.
- Bilaketa-motoreen lehiatila erabiltzen badugu abiatze orrian beste orri bat jar dezakegu, edo orri-multzo bat (ikusi Fast Dial gehigarria).
Nola instalatu gure gogoko bilaketa-motoreak?
Firefox lehenetsitako motore batzuk ditu eta, horietaz gain, gure gogoko beste batzuk instala eta gogokoak ez ditugunak ken ditzakegu.
Motoreak instalatzeko erarik errazena instalatu nahi dugun bilatzailearen orrira joan eta motoreen zerrendako azpiko aldean bilatzaile hau gehitzeko aukera agertuko da (irudian Elebila).
Onartu ondoren gehitutako motorea zerrendan zein postuan nahi dugun erabaki dezakegu elementua gora eramaten.
Badago "Add to Search Bar" deitutako gehigarri bat. Horrekin edozein webguneko edozein bilaketa-kutxa gehitu dezakezu bilaketetara.
ErantzunEzabatuIkusi hau: http://www.vimeo.com/4471133