Firefoxek pop-up leihoak blokeatzen ditu baina horrek publizitate guztia ez du kentzen. Gainerakoa, alegia bannerrak, Google AdSense eta abar blokeatzeko tresna interesgarria da Adblock Plus gehigarria.
Nola funzionatzen du:
- Lehenik eta behin bertatik eskuratuko dugu.
- Abiatzen den aurreneko aldian iragazki-paketeak instalatzea eskaintzen digu. Nik Frantziakoa instalatu dut, hurbiltasunagatik. Horrek publizitate gehiena filtratuko du baina pasatzen dena eskuz filtratuko dugu publizitate-irudian eskuin klik egin eta iragazki multzora erantsiz.
- Adblock-en ikonoa tresna barran agertzen da baina aukeretan kendu edo egoera barrara eraman dezakegu.
Aldea ikusteko hona Childtopia, umeentzako jolasak politak euskaraz eskaintzen duen orria publizitatearekin ...
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgR_O5RDMTkfSVHh4YXOrHPL7tHdw-1XUm05f7up9mTJLn47MGM00QycCeXNeRAYfqTohQTb0jek9znESH2RBO0pZYPuoAfs-I6Fh5F6ndgF-I9LTEUbdLF8-cyMLDEEvFnGIz5Zvsxo3zd/s400-rw/ChildtopiaLehen.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhcQ3ggOZ3NFNo67lUZ2Osrl8cHr7RTzKMqAYY3MxoyOKoFSdQGrq2RyjunOwjepX13CzRiOICTl_Fy8nJf3oQ2gWU-G2DlWPXHpd2eQ1DnRNOGyaHSM0IfjRdAIbmgrEKZ4kxxz6ATkljX/s400-rw/ChildtopiaGero.png)
Beste gehigarri interesgarriak ikusi nahi baduzu klikatu bertan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina