Panel hauetan egin daiteke:
- Sortu online panelak (erregistratu gabe);
- Partekatu URLaren bidez (web helbidea);
- Lankidetzan lan egin denbora errealean (erregistratu gabe);
- Oharrak gehitu, editatu, mugitu, gainean jarri eta ezabatu (4 kolore erabilgarri daude);
- Zutabeak gehitu, izendatu eta ezabatu (panelaren eskuin aldean dauden + - ikurren bidez eta izenean klik bikoitza eginez).
- Oharretan koloretako gometsak edo eranskailuak gehitu edo kentzea;
- Idazten duenak bere burua identifikatu dezake.
- Oharretan estekak sar daitezke.
- Ideia-jasa edo brainstorming-a: partaideek bere burutazioak, iragazkirik gabe, panelean idazten dituzte. Koloreak erabili daitezke partaideak, edo partaide taldeak, identifikatzeko, ekarpenak sailkatzeko (ad. abantailak-desabantailak, indargune-ahulgune-aukerak-arriskuak...).
- Kanban sinpleak. Eskema bat non proiektu baten atazak identifikatu eta partaideen artean banatzen dira (oharren koloreak edo gometsen bidez). Panelen bidez banatzen da euren egoera: egiteko, egiten, eginak, horrela proiektuaren egoera kontrolatzen da. Framemo motz geratzen bazaizu kanban-ak egiteko baduzu zerbitzu osatuago, eta konplexuago, bat: framaboard.org
- AMIA analisirako (Aukerak, Mehatxuak, Indarguneak eta Ahuleziak)
Esportazioa
Ekarpenak testu formatuan |
- Beste online aplikazio interesgarriak topatzen ahal dituzu Framasoft.org orriko Services libres atalean,
- Framemo Ali Asariak sortutako Scrumblr zerbitzarietarako software libreko aplikazioan oinarritzen da.