2026/05/02

Spliit: gastuak partekatzeko laguntzen duen web zerbitzua

 Lagunen artean edo familian ospatzen diren jaia, bidaiak, opariak edo proiektu txikien gastuak erraz eta argi zerrendatu, dokumentatu eta sortzen partaide bakoitzak zorrak kitatzeko saldoak kalkulatzen duen web zerbitzua da Spliit (split it, zatitu ezazu espresiotik).

Erabiltzeko aski da instantzia ofizialera jotzea:

  

https://spliit.app/ 

Nola funtzionatzen du:

  Hasteko, antzeko zerbitzua eskaintzen duten Splitwise edo Tricount zerbitzu pribatiboetan ez bezala, zerbitzu honetan ez da erregistratu behar erabiltzeko. Web orrian sartu, talde bat sortu, partaideak zehaztu eta  gastuak partekatuko dutenen artean mezularitza edo posta elektronikoaren bidez taldearen esteka banatu eta hortik aurrera partaide bakoitzak egiten dituen gastuak sartu eta, bestela ere, gastu guztiak kontsultatu eta zenbat zor duen edo zor dioten kontsulta daiteke.

Ezaugarri nagusiak:

 Norberak sar dezake berak egindako gastua eta, nahi izanez gero faktura edo tiketa erantsi (eskaneatzeko laguntza eskaintzen du). Zehaztu daiteke partaideen artean gastu hori zati berdinetan banatuko den, zeintzuen artean banatu edo ehuneko zein kopuru zehatzetan banatzea. Gastuak, nahi izanez gero, kategorietan sailka daitezke. Era berean, maiztasun periodikoa duten gastuak ere sar daitezke.


 

Partaideek edozein unetan kontsulta dezakete partaide bakoitzak egindako  gastuak eta, partaideen arteko diru-transferentziak optimizatuta, sortzen ari diren bakoitzaren saldoak. 

Nahi beste talde sor daitezke eta web orritik zure taldeen zerrenda ikusi eta sartu. Web aplikazioa euskaraz dago eta gai argi edo ilunean erabili daiteke.


 Aplikazioa kode irekikoa da eta instantzia ofizialak zerbitzua doan ematen du. Zerbitzua  beste instantzia baten bidez zerorrek eman nahi baduzu Github-eko web orritik deskargatu eta erreplika daiteke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina