Xournal++ tresna interesgarria da irakasleentzat, bai arbel gisa erabiltzeko, bai PDF dokumentuen gainean nabarmentzeko eta oharrak egiteko. Bigarren erabilera honetan hain zuzen ere bere azken bertsioak, besteak beste, berritasun interesgarri bat ekarri du: Laser punteroa.
Laser honen bidez arkatzaren (edo nabarmentzailearen) antzeko edizioa egin daiteke baina segundo pare batean desagertzen da. Hori ondo etortzen da elementu bat edo testu zati bat istant batean nabarmendu behar dugunean.
Azpiko animazioan ikus daiteke elementu bat nabarmentzea arkatzarekin eta ondokoa laserrarekin.
![]() |
| Arkatza eta laserra |
Aplikazioa instalatzeko, edo Luberri Linux-ena berritzeko, Github-etik deskargatu eta instalatzen ahal duzu. Web orri horretan kontsultatu daitezke ere gainerako berritasunak.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina