151. bertsioan probatan ibili ondoren 2026/2/19an estreinatu den 152. bertsioan Firefox-ek webguneen hamarka hizkuntzen itzulpena eskaintzen du eta, itxuraz, oso ondo egiten du.
Ezarpenetako Hizkuntza > Itzulpenak atalean zehaztu daiteke:
- Euskaraz ez dauden webguneetan itzulpena automatikoki eskaintzea.
- Nahi duzun hizkuntzetarako itzulpena automatikoki egitea
- Zer hizkuntzak ez itzuli inoiz.
- Zer webgune ez itzuli inoiz.
- Eta deskargatu daitezke hizkuntza paketeak itzulpenak azkarrago edo lineaz kanpo egiteko.
Agian webgunearen hizkuntza ikasten ari zara eta saiatzen zara irakurtzen baina pasarte bat trabatu zaizu. Bada, aukera dago pasarte hori hautatu eta haren itzulpena eskatzeko eskuin klik eginda eta menuan itzulpena hautatuta.
![]() |
| Pasarte baten euskaratzea italieratik abiatuta |


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina