Honen aurretik beste bi mezu Xounal++ aplikazioaren gainean:
- Lehengoak aurkezpen orokorra, erabilpenak eta instalazioa
- Bigarrenak interfazea edo itxura
Hirugarren honetan arbel eta monitore interaktiboak erabiltzeko zein konfigurazio komeni den jartzea.
Menu nagusian Edizioa > Hobespenak > Sarreraren sistema fitxan bilatuko dugu arbela edo monitorea eta ezkerreko menuan zehaztuko dugu Ukipen pantaila.
Hobespenak > Ukipen pantaila fitxan:
- Gailuan: ez dago gailurik dio, ez du ardura. Horren azpian zehazten ahal dugu zein tresnarekin hasi nahi dugun: arkatza zuzenean idazteko edo eskua irudia edo PDFa eskuz mugitzeko.
- Gailuan hatzak urrunduz pantaila handitzeko aukera dago. Zuk ikusi interesatzen zaizun. Edonola, aktibatzen baduzu zehaztu %50a gutxienez bestela ezingo duzu korritu bi hatzen bidez.
- Azkenik, baina inportanteena, aktibatu arbelean marraztu ahal izatea (Enable touch drawing).
Oharra:
- Konfigurazio hau erabiltzaile bakoitzak egin behar du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina