Zein dira erabil daitezkeen aplikazioak?
Denetarik. Goiko irudian ikusten den bezala LibreOffice gain, Gimp, Stellarium, LibreCAD, Inkscape... 62 bulego aplikazio, 46 grafiko, 89 gehigarri, hezkuntza arloko 57... Denak eskuragarri instalatu gabe.
Zertarako erabili online aplikazioak?
Demagun kanpoan zaudela eta erabili behar duzula Windows ekipo bat. Odt bat ireki behar duzu eta ez daukazula zerekin.
Demagun etxean edo eskolan zaudela zure Ubunturekin eta instalatuta ez duzun aplikazio hauetako bat probatu nahi duzula. Probatzen al duzu online eta gustukoa baduzu instalatu.
Chromebook batetik edo Android tableta edo smartphone batekin zaudela eta LibreOffice, Inkscape edo bestelako software librea erabili nahi duzula.
Agian ez dira ohiko egoerak baina gogoan edukitzeko helbidea da rollapp hau.
Nola funtzionatzen du?
- Nabigatzailea ireki eta web orrian sartu: https://www.rollapp.com
- Erregistratu zaitez (sing up). Posible da erabiltzaile kontu bat sortzea edo Google, Dropbox edo Amazon kontu bat erabiltzea. Nik uste dut, salbuespen bezala, interesantea dela hodei biltegiratzea eskaintzen duen zerbitzu baten bidez sartzea, izan ere, fitxategiak irekitzeko eta gordetzeko hodeia erabiltzea komeni zaigu.
- Hobespenak ezarri. Gure izenaren azpiko menuan App Settings klikatuta aukera izango dugu pasahitza jartzeko, zehazteko gure hodei-biltegia eta hizkuntza aldatzeko (une honetan ingelesa, espainola edo errusoa).
- Hortik aurrera aukeratu nahi duzun app eta aritu.
Oharrak
- Androidetan bakarrik 4. bertsiotik aurrera eta Chromeren bidez ibiltzen da.
- Doako aplikazioa da eta badu ordainpeko Premium aldaera. Horren bidez, besteak beste, inprimatu daiteke eta Premium app-ak (Blender, Handbrake besteak beste) erabil daitezke.
Beste web-aplikazio interesgarriak eskuineko paneleko Web-aplikazioak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina