Ikastetxeetan eta etxeetan CD/DVDak sarri erabiltzen dira hezkuntza edukiak ikusteko, aplikazio eta jolasak ibiltzeko, filmak ikusteko... AcetoneISOei ezker disko horien irudia eginda aukera ematen digu eduki horiek disko gogorretik erabiltzeko. Oso erabilpen interesgarria da irudi horiek zerbitzariko IKASLEAK karpetan sartuta ikasleek erabili ahal izango dute saretik AcetoneISOk irudi horiek muntatzen dituelako CD/DVD moduan. Bereziki interesgarria da aukera hori ikasleen ordenagailuek CD/DVD irakurgailua ez duten kasuetan.
Nola erabiltzen da? Erabilera asko baditu ere tipikoa da batetik CD/DVD baten ISO irudia sortzea eta ISO hori muntatzea erabiltzeko.
1- ISO irudia sortzea:
Sartu CD edo DVD diskoa irakurgailua, ireki AcetoneISO aplikazioa (Gehigarriak atalean dago) eta egin Image Conversion > Generate ISO from CD/DVD > a standard data CD/DVD edo bestelakoa, diskoaren arabera. Onartu proposatzen duen byte size eta gorde toki egokian; ikastetxean ISO fitxategia ikasleek ikusten duten karpeta partekatuan -IKASLEAK karpetan- gordetzea komeni da.
CD/DVDtik ISO irudia sortzen |
Ikasleek euren ordenagailuetatik ireki ahal izango dute irudi horiek. Horretarako AcetoneISO irekiko dute > Muntatu eta arakatzailean ISO irudia aukeratu behar dute.
ISO fitxategia muntatzen |
Instalazioa
AcetoneISO Luberri banaketan instalatuta dago. Zuk instalatu behar baduzu egin dezakezu Software-zentrotik edo terminalean hau itsatsita.
sudo apt-get install acetoneiso |
Oharrak
- Gaur egun diskoak edozein sistematan erabiltzeko diseinatuta daude baina disko zahar batzuk soilik Windowsen ibiltzeko pentsatuta daude, hala nola Ttantto, Xango, Narigota... Mezu honetan azaltzen da Linuxen nola erabili daitekeen Wine-ren bidez.
- AcetoneISOren baliokidea Windowen Daemon Tools aplikazioa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina