Gaurkoan erakutsiko dut nola inportatu Thunderbird-eren egutegira, Lightning-era alegia, Moodleren egutegia.
Urratsak:
- Ireki zure Moodle gunea eta sartu erabiltzailea eta pasahitza.
- Eskuin aldean agertzen da zure egutegia. Hilabetearen izenean klikatu.
- Egutegia erdiko zonan agertzen da eta azpiko Esportatu egutegia botoia klikatuko dugu.
- Irekitzen den leihoan: 1 ekitaldi guztiak edo ikastaroena aukeratuko dugu 2 pertsonalizatutako tartean urte beteko tartea aukeratuko dugu eta 3 Egutegiaren URLa lortu (diferentzia hau eta esportatzearen artean seguruena da URLarena tarteka eguneratuko dela).
- Agertzen den URLa kopiatu.
- Thunderbird-en egutegira joan eta ezkerraldean, egutegien zerrendaren azpian, eskuin klik egin eta Egutegi berria > Sarean > iCalendar (ICS) > Kokapenean aurretik kopiatutako URLa itsatsi eta Hurrengoa klikatu.
- Egutegiaren izena jarri (Moodle), kolore bat hautatu eta kito.
Kontuan izan esportazio bat dela eta ez sinkronizazio bat. Beraz Thunderbird-en Moodleren ekitaldiak edo gertaerak ikusiko dituzu baina ezin editatu edo berriak erantsi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina