Hona hemen haren ezaugarri batzuk:
Moodlek lau egutegi mota bereizten ditu:
- gunekoa (ikastetxekoa),
- ikastarokoa,
- taldekoa
- pertsonala.
Guneko kudeatzaileak ikastetxeko ekitaldi orokorrak sar ditzake, hala nola, ikasturteko hasiera eta bukaera egunak, oporrak eta jai-egunak, euskaren-eguna... Mintegiak edo irakasleak materiako ekitaldiak, hala nola ebaluazio eguna, materiako eskolaz kanpoko ekintzak... eta taldeko ekitaldiak (soilik talde bati dagokion kasuan). Kontuan izan behar dugu zereginak, azterketak eta data bati lotutako elementuak automatiko agertuko direla agendan. Era berean, irakasleak ikastaroko egutegi pertsonalean jar ditzake gelako plangintza, hala nola, unitate didaktikoaren hasiera eta ikasleen interesekoak ez diren elementuak.
Egutegi honen abantaila handi bat da irakaslearen agenda izateaz gain ikaslearen agenda ere badela. Ikasleak bere agendan kudeatzaileak eta irakasleak jarritako ekitaldiak ikusten ditu, bai eta jardueren entrega datak. Hortaz aparte ikasleak bere ekitaldi pertsonalak sar ditzake.
Agenda bezala hilabeteko, asteko eta eguneko ikuspegia izan arren, kontsultatzeko ez da sobera praktikoa baina behin programatutako ekintzak sartuta egutegia esporta daiteke Googel Calendar-era harekin sinkronizatuz eta bertatik Thunderbid-eren egutegira, Gnome-egutegira. Google Calendar-ekin sinkronizatuz gero Android mugikorrean ere kontsulta daiteke.
Ikus dezagun nola sinkronizatu Moodle egutegia Google Calendar-ekin: Moodle egutegiaren gaineko hilabetean klikatu eta egutegia zabalduko da, beheko partean agertuko da esportatzeko botoia (ezkerreko irudian, klika handiagotzeko) eta ondoren, behin zehaztuta ekitaldi guztiak (1) denbora-tartea -ikasturte osoa- (2) egutegia ics formatuko fitxategira esportatu (3)...
...eta gure Google Calendar (https://calendar.google.com) joan, ezarpenetan sartu eta Moodle izeneko egutegia sortu, ondoren bertara inportatu Moodlen sortu dugun ics fitxategia.
Kontuan izan ikasturte batetik bestera pasa dezakegula egutegia ikastaroko materialarekin batera. Hori bat, ikastaro berrian datak egokitu beharko ditugu.
Gure ikastaroko egutegian era automatikoan agertuko dira ikasleei jartzen diegun zereginen epemuga eta azterketak. Unitate didaktikoen hasiera-bukaerak eta bestelako gertaerak gure egutegi pertsonalean sartuta IKT heldutasuna ereduaren zertifikazioaren goi mailarako eskatzen den koaderno digitalaren parte inportante bat osa dezakezu agenda honen bidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina