Aurreko mezua egiteko aztertu nuen nola jarri Blogerren edo beste blogean irudi bat baino gehiago altuera berean eta hona hemen modu erraz bat.
1- Erantsi blogari altuera berean paratu nahi dituzun irudiak,
2- Html editorera pasa eta irudiak ipini nahi duzun tokian testu hau itsatsi:
<center>
<table><tbody>
<tr><td>1-1 irudia
</td><td>1-2 irudia
</td></tr>
</tbody></table>
</center>
3- Bukatzeko ebaki lehenengo irudiaren kapsula, itxura hau duena
<div class="separator" style="clear: both; text-align: center;">
<a href="https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEh5gTnTCpyn6HxVZFlboW0Kf7Ur_aw6Dz6o2afpR8HegBHzzSsLObJZ-mGXZ6a3wE5_yNySDs765GrIWXRLuIBDm6MBuVKmuu8bHycIAT1aobDeWa1w9fitr6q2MmIeQGzu-NRw5IzqRCU/s1600/cenodar-zorin-ezarpenak.png" imageanchor="1" style="margin-left: 1em; margin-right: 1em;"><img border="0" src="https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEh5gTnTCpyn6HxVZFlboW0Kf7Ur_aw6Dz6o2afpR8HegBHzzSsLObJZ-mGXZ6a3wE5_yNySDs765GrIWXRLuIBDm6MBuVKmuu8bHycIAT1aobDeWa1w9fitr6q2MmIeQGzu-NRw5IzqRCU/s1600/cenodar-zorin-ezarpenak.png" height="186" width="640" /></a></div>
eta itsatsi 1-1 irudiaren ordez. Bigarren kapsula 1-2 irudia-ren ordez jarri.
Kontuan izan:
- Taula erdian gabe ezkerrean lerrokatuta nahi baduzu aski duzu hasiera eta bukaerako <center> etiketa kendu.
- Bi iruditarako sistemak hiru edo gehiagorako ere balio du eredua segituz.Era berean errenkada gehiago jar daitezke tr blokea errepikatuta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina