Margotu eta koloreztatzeko badira aplikazio hobeak, hala nola Gimp, Pinta, Krita, txikientzako Tuxpaint, baina hainbat Windowsero ohi faltan dute Paint Linuxera pasatzen direnean. No problem. Paint aplikazioaren imitazio batzu daude Linux/GNUn -GNUpaint, GnomePaint...- baina diferentziaz Windowsekoarekin antza handiena duena eta hoberen dabilena
KolourPaint da.
Marrazteko tresnak eta haien jokaera Windowsen antzekoak dira.
KolourPaint software-zentrotik instala dezakezu edo terminalean honako hau itsatsita:
sudo apt-get install kolourpaint4
Kontuan izan KDE paketekoa dela eta pakete horretako beste aplikaziorik ez baduzu mega dezente deskargatu behar dituela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina