2014/05/03

RAW formtatutik JPEG formatura bihurtu multzoka

Argazkien RAW formatuak hainbat abantala du baina eragozpenak ere bai: ikustaile askok ez dute onartzen, astunak dira...



Dena den arrazoia RAW argazkiak multzoka pasatu nahi baduzu JPEG formatura Ufraw aplikazioa erabil dezakezu.
Ufraw RAW irudiak ikusteko eta editatzeko aplikazio multiplataforma da. Baina kasu honetan terminaletik erabiliko dugu ufraw-batch osagia erabilita.

Urratsak Linuxerako:

Ufraw instalatu. Terminalean hau exekutatuta:
sudo apt-get install ufraw

Terminaletik irudiak dituzun karpetara joan. Adibidez Irudiak karpetan badituzu:
cd Irudiak

Bihurketa egiteko agindu hau exekutatu:
ufraw-batch --out-type=jpeg  ./*.NEF

Kontuan izan RAW formatuak hainbat luzapen eduki ditzakeela (ikusi Wikipedian). Nik adibidearen aginduan NEF jarri dut, Nikon-ena, bain zurea beste bat bada NEF jartzen duen tokian zure argazkien formatua jarri behar duzu.
Prozesuak denbora behar du, irudiko segundu gutxi batzuk. Pazientzia.

2 iruzkin:

  1. Ufraw deskargatu dut ubuntun eta ingelesez dator. Nola alda dezaket euskerara? badago euskeraz? Milesker.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Oraindik, behinik behin, ez dago. Hiztegia hartu -euskalbar Firefoxen-, pazientzia eta probak egin.

      Ezabatu