2014/05/18
Ubuntu: nola instalatu edo eguneratu Flash Player
Zer egin web orri batean animazio bat -edo Flash-ez egindako edozer- irekitzen ez bada? Hiru izan daitezke arrazoiak: ez duzu flash plugina instalatuta, eguneratu gabe daukazu edo eguneratuta izan ere bersio berriago bat eskatzen du.
Denbora izanez gero Flash Player instalatzeko modurik egokiena lizentzia murriztaileak dituzten kodekak, API-ak eta abar denak batera instalatzen dituen paketea instalatzea da. Horretarako terminalean honako agindu hau exekutatu:
sudo apt-get install ubuntu-restricted-extras
Pakete hori instalatuta eta Ubuntu eguneratuta baduzu ez duzu arazorik izango baina eguneratu behar baduzu eta ez baduzu astirik sistema osoa eguneratzeko instala edo egunera dezakezu soilik Flash Player; horretarako terminalean honako hau itsatsi:
sudo apt-get install flashplugin-installer
honek funtzionatuko ez balu beste honekin probatzen ahal duzu:
sudo apt-get install adobe-flashplugin
honek instalatzen du Canonicalen kideen software-biltegitik
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina