2014/04/30

Ubuntu: nola jakin zer software pribatiboa duzun instalatuta

Hardware kontuengatik, eduki mota guztiak ikusi-entzun ahal izateko edo dena denagatik gehienok dugu hainbat kontrolatzaile, kodek, letra mota edo aplikazio pribatibo instalatuta.

Ubuntu edo Debian-en oinarritutako Linuxa baduzu vrms aplikazioa erabil dezakezu jakiteko zein software pribatibo duzun instalatuta.
Vrms instalatzeko terminala ireki eta bertan hau itsatsi:
sudo apt-get install vrms

Ondoren terminalean idatzi:
vrms

eta esango dizu zer software pribatiboa duzun, delako software hori instalatzeko edo kontrolatzeko librea eta software guztiarekiko ehunekoa.
Hona nire ekipoak emandakoa:

2481 programetatik 8. Tira, ez dago gaizki.

Bitxikeri bezala jakin ezazu vrms Virtual Richard M. Stallman-en siglak direla, izan ere Bdale Garbee eta Bill Geddes-ek garatu zuten Richard-ekin Debianen  librea ez den softwarea erabiltzearen egokitasunaz izandako eztabaida baten ondorioz.



2 iruzkin:

  1. Nirean 7 pakete ez aske, horietatik 4 Nvidiarenak. Portzierto, zer dira "contrib" paketeak? Ez ditu pribatibotzat hartzen baina flash plugina hortxe dago nirean ere.

    ErantzunEzabatu
  2. Contrib paketeak libreak dira baina bere funtzioa pribatiboekin lotuta dago: instaladoreak, ezarpenen kontrolatzaileak eta abar.

    ErantzunEzabatu