Atzeko planoak, zoruak eta pertsonai eginak ditu; horretaz gain zureak marraz ditzakezu eta denak urbildu-urrundu, biratu, koloreztatu... Argiaren fokua ere alda daiteke. Eskolako arbel digitalean flipantea izan behar du.
Pantaila kapturak egin daitezke.
Kaptura hauek Giftedmotion bezalako aplikazio batez animazioak egiteko erabili daitezke.
Testua editatzeko tresnarik ez du baina pantaila kapturak egin eta LibreOffice Writer aplikazioan taula bat egin, kapturak txertatu, marrazteko funtzioen barra aktibatu eta legendak txertatzeko tresnarekin komikiak egiteko bokadiloak egin ditzakegu.
Programa Linux-en funtzionatzen du. Instalatzeko: deskargatu, deskonprimitu eta gero Aplikazioetan editatu menua eta grafikoen atalean sarrera berri gehitu: komandoan arakatu Plopp.sh fitxategia.
Aplikazioaren web orria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina