Gaurkoan azalduko dut nola inprimatu hainbat irudi edo argazki orri batean.
Lehenik eta behin Gthumb ireki eta inprimatu behar ditugun irudiak dauden karpetara joango gara. Bertan Ctrl tekla zanpatua inprimatu behar ditugun irudiak hautatuko ditugu.
Ondoren eskuin klik egin eta inprimatzeko aginduko dugu.
nprimagailuaren aukeretan, Prestatu orrialdea fitxan, paperaren orientazioa hautatuko dugu (bertikala edo horizontala) eta Irudiak atalean zehaztuko dugu irudiak zenbat errenkada (Rows) eta zutabetan (Columns) inprimatu nahi ditugun.
Aukera dugu orriari titulu edo oina jarri eta argazkien epigrafe bezala izena, data edo beste datu batzuk jartzea. Kito.
Gthumb ez da instalatzen Ubunturekin batera baina aukera dago Software-zentro-tik instalatzeko edo terminalean hau itsatsita:
Beste mezuak Gthumb-en gainean:
Nola berrizendatu irudiak multzoka Gthum-en
Nola ikusi bideoak Gthumb aplikazioan
Nola ikusi eta konbertitu Webm formatua duten irudiak Ubuntun
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina