2012/11/16

Likewise-open: nola bihurtu administratzaile domeinuko erabiltzaile bat.

Lehengoan komentatu nuen moduan Likewise-open Linux duen ekipo bat Windows Server baten domeinuan integratzeko aplikazioa da. Haren bidez domeinuko erabiltzaileak ekipoko erabiltzaile moduan onartzen dira. Erabiltzaile hauek sortzen diren unean erabiltzaile arruntak dira baina aukera dago administratzaile lokalen taldean sartzeko.

Beste kontu bat behar edo komeni ote den. Administratzaile lokala den laguna zenbait ekipotan domeinuko erabiltzaile moduan ibiliko da gehien bat eta, egia bada administrazio lan asko -hala nola inprimagailuak edo aplikazioak instalatzea- erabiltzaile arrunta bezala egin dezakeela behar den unetan administratzailearen pasahitza emanda egia da ere zenbait lan ezin dituela egin, esate baterako terminalean sudo egitea. Sudoer bezala jokatu ahal izateko  administratzaile lokalaren taldean sartu behar da. Ikus dezagun nola egin daiteken:

Egin klik paneleko eskuineko indikadorean > Sistemaren ezarpenak > Sistema > Erabiltzaileen kontuak  eta giltzarrapoan klik egin desblokeatzeko, erabiltzailea hautatu eta Kontu-mota atalean arruntatik administratzailera pasa. Ezarpen berria martxan jartzeko ekipoa berrabiarazi behar da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina