2012/11/13

Bideoan atzeko musika bai baina ahotsa ez da aditzen

(Edo alderantziz).



Gaur eskolako lankide bati gauza kuriosoa gertatu zaio ikasgelan bideo bat erreproduzitzean: atzeko musika ondo aditzen zen baina azalpeneko narrazioaren ordez kirrinka baxu ulertezin bat entzuten zen.

Zein izan daiteke arrazoia? 
Zenbait bideo editatzean narrazioa edo dialogoak estereoaren kanal batean jartzen dira eta atzeko planoko musika beste kanalean. Bideoa erreproduzitzean entzun dutena kanal bakarra izan da, hain zuzen ere atzeko musika zuena eta narrazioaren oihartzun ulergaitza.

Kanal bat mututzearen arrazoia izan daiteke:

Bozgorailua hondatua egotea edo beste bozgorailuarekiko konexioa akastuna izatea.
Kanalen balantzean bozgorailu bat bolumenik gabe egotea. Balantzea kanalen arteko bolumen proportzioa aldatzeko gailua da. Jeneralean erdian egoten da, hau da bolumen bera bi kanalentzat baina gerta liteke ohartu gabe aldatzea.
Balantze hori izan daiteke hardware kontrol bat irudian agertzen den modukoa...

edo soinuaren kontrolatzailearen interfazea: irudian Ubunturen audio kontrolatzailea balantzean eskuineko bozgorailua mututua.






Eskerrak Toki-Alai BHIko IKTari bere laguntzagatik konponbidea asmatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina